Gernika-Lumo: “Euskeraz erostea, konfiantza osokoa!” kanpaina aurten ere

Baliabideak, Merkataritza Iruzkinik ez

Duela lau urte eratu zuen lehenengo aldiz “EUSKERAZ EROSTEA, ESKUBIDE GOXOA!” kanpaina Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak. Aurten ere, helburu berdinekin eta leloa zerbait egokituz (EUSKARAZ EROSTEA, KONFIANTZA OSOKOA!), ekainaren 29tik uztailaren 4ra bitartean garatuko da merkatariei eta, zeharka, kontsumitzaileei zuzendutako kanpaina hau.

Irakurri berri osoa hemen

Azpeitia: Azpeitiko alkateak dio udal euskara ordenantzak ez duela gaztelania diskriminatzen

Baliabideak, EBPN, Hizkuntza-eskubideak, Iritziak Iruzkinik ez

Espainiako Auzitegi Gorenak Azpeitiko Udalaren (Gipuzkoa) euskara ordenantza baliorik gabe utzi izanaren aurka agertu da herri horretako alkate Julian Eizmendi (EAJ), euskara normalizatzeko arauak “ez duelako gaztelania diskriminatzen”. Gorenak astelehenean jakinarazitako epaian zioen Azpeitiko udal ordenantzak baztertu egiten duela gaztelania, eta urratu egiten dituela hizkuntz eskubideak. EAEko Auzitegi Nagusiaren 2007ko epaia berretsi zuen, eta Azpeitiko Udalaren helegitea baztertu.

Irakurri berri osoa Berria, Noticias de Gipuzkoa, DV eta El Paisen

EAE: Osakidetzan euskara meritu gisa aintzat hartu behar ote den berraztertuko du Jaurlaritzak

Hizkuntza-eskubideak, Uncategorized Iruzkinik ez

«Hizkuntza eskakizuna eskatzen duten medikuen lanpostuak hutsik ez geratzeko, zenbait oker zuzendu behar dira». Hori azaldu du Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailburuak, haren departamentuak aurrera eramango duen programa azaltzeko Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian.

Irakurri berri osoa Berria, Deia, Noticias de Alava eta El Paisen

Zeanuri: Uematik irtetea salatu dute Zeanuriko bederatzi hautetsitik lauk

Hizkuntza-eskubideak, Soziolinguistika, Uncategorized Iruzkinik ez

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatetik ateratzea erabaki zuen Zeanuriko Udalak (Bizkaia), joan den martitzeneko udalbatzarrean, EAJk dituen bost zinegotzien aldeko botoekin. Udala osatzen duten gainontzeko lau hautetsiek -hiru independente eta EAko bat-, berriz, kontrako botoa eman zuten, eta EAJk Uematik irteteko gehiengo soila baliatu izana kritikatu zuten, atzo, Uemako presidenteagaz batera eskainitako agerraldian.

Irakurri berri osoa Berrian

Azpeitia: Azpeitiko euskararen udal ordenantza balio gabe utzi du Gorenak

Baliabideak, EBPN, Hizkuntza-eskubideak Iruzkinik ez

Espainiako Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi du Azpeitiko Udalak (Gipuzkoa) onartutako euskara ordenantza. Euskara normalizatzeko helburua zuen udal arauak, eta hori sustatzeko neurriak ezartzen zituen. Auzitegiak ebatzi du neurri horiek urratu egiten dituztela gaztelaniaz hitz egin nahi dutenen eskubideak, eta, azken batean, gaztelaniaren beraren aurka egiten duela. «Mailaka eta luzamendurik gabe kanpoan uzten du gaztelania».

Irakurri berri osoa Berria, Noticias de Gipuzkoa, DV, Gara eta El Mundon

EAE: Osakidetza gastó 24 millones la última legislatura para que sanitarios estudiaran euskera.

Baliabideak, Hizkuntza-eskubideak, Irakaskuntza Iruzkinik ez

El Gobierno vasco destinó durante la pasada legislatura más de 24 millones de euros para pagar las sustituciones de los trabajadores de Osakidetza liberados para aprender euskera. Más de 2.700 empleados solicitaron una exención de su puesto de trabajo en los últimos cuatro años para preparar los perfiles lingüísticos que acrediten sus conocimientos de lengua vasca.

Irakurri berri osoa Correon

Segura: Aseguruak euskaraz egin ahal izateko kanpaina jarri dute martxan

Baliabideak, Hizkuntza-eskubideak, Merkataritza Iruzkinik ez

‘Euskaraz seguruago’ lelopean aseguru-etxeetan eragin eta jendeak aseguruak euskaraz egin ahal izateko kanpaina jarri dute abian, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak. Seguran Hitz edo irri… Euskaraz Elkarri euskara taldeak eta bertako Udalak bat egin dute kanpaina horrekin eta beraz, Seguran ere martxan jarri dute. Horrela, norbanakoak, herriko enpresak, saltegiak eta bestelako entitateak euren aseguruak euskaratzera gonbidatu dituzte.

Irakurri berri osoa Goierriko Hitzan

Oiartzun: Errotuluak euskaraz jartzeko kanpaina

Baliabideak, Dirulaguntzak, Merkataritza Iruzkinik ez

Hizkuntza paisaiak duen garrantziaz jabetuta, merkataritza eta ostalaritza establezimenduei zuzendutako kanpaina egin dute ekainaren hasieran, Tturttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak. Kanpoko errotulu nagusia euskara hutsean jar dezaten eskaintzen diren diru-laguntzen berri eman diete establezimenduetako jabeei, gutun bidez. Gutunarekin batera dirulaguntzen nondik norakoak biltzen dituen diptikoa banatu diete.

Irakurri berri osoa DVn

Nafarroa: El Gobierno desoye al Consejo de Euskera en la valoración del idioma como mérito

Hizkuntza-eskubideak, Uncategorized Iruzkinik ez

El Gobierno de Navarra ha aprobado el nuevo decreto que regula la valoración del conocimiento de euskera para acceder a las plazas de empleo de la Administración Foral. La nueva normativa establece que el euskera, en los puestos donde no sea preceptivo su conocimiento, se valorará como mérito con un 3% en los puestos de la zona mixta y con el 6% en la zona vascófona. Estos porcentajes podrán ascender hasta el 6% y el 10%, respectivamente, en función del grado de atención o trato con el público que tengan los puestos de trabajo.

Irakurri berri osoa Noticias de Navarra, Diario de Navarra eta Garan

Azpeitia: Euskara Mahaiak “atzerapauso gehiagorik” ez duela onartuko agertu du

Hizkuntza-eskubideak, Lan mundua, Uncategorized Iruzkinik ez

Euskara Mahaiak “atzerapauso gehiagorik” ez duela onartuko ohartarazi nahi izan dio Azpeitiko Udalari eta Euskara eta Hezkuntza saileko batzordeburu den Ana Mendizabali. Izan ere, EAJ taldeak urtarrilean alkatetza hartu zuenetik “atzerapausoak” egon direla salatu dute arduradunek.

Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoa eta DVn

Juan Mari Zulaika: PSEk euskarari bizkarra eman?

Iritziak Iruzkinik ez

Edozein bezain basko agertu ohi dira, euskaragatik ezer gutxi egin arren. Hasieran euskaldun anitz zituzten, esate baterako, Eibarren. Baina gaur euskara dabilkienik urri. Belaunik belaun gehienbat emigrazioari loturik eta berari esker elikatua izanik, beti nazionalismoarekin auskan, normala da bertako hizkuntzagatik ardurarik ez izatea, nahiz eta galtzear ikusi espainiar politiken deskuidu eta erasoen mende.

Irakurri iritzi osoa Berrian

Oiartzun: Euskara ikastaroa egin duten Oiartzungo merkatariak pozik daude lortutako emaitzekin

Baliabideak, Irakaskuntza, Merkataritza Iruzkinik ez

Datorren ikasturterako dei egin diete gainontzeko merkatariei, haiek ere euskara ikasteko urratsa eman dezaten.
Aurten, Oiartzungo hiru merkatarik hartu dute parte euskara ikastaroetan, bigarren urtez jarraian. Ikastaroa amaituta pozik agertu dira egindako aurrerapenekin, eta datorren ikasturtean ikasten jarraitzeko gogoz daude.

Irakurri berri osoa DVn

Irun: Uda Giroa busca que alumnos iniciados en el euskera no lo pierdan en verano

Aisialdia, Baliabideak, Etorkinak, Irakaskuntza Iruzkinik ez

El área de Euskera del Ayuntamiento de Irun, Irun Iruten y los Euskaltegi de AEK y Herrijakintza han organizado por tercer año consecutivo el programa Uda Giroa. El objetivo es organizar clases y actividades lúdicas destinadas a aquellos niños que han llegado a Irun recientemente desde otras comunidades autónomas o desde otros países.

Irakurri berri osoa DVn

Huarte: La Escuela de Música de Huarte oferta una línea de lenguaje musical en euskera

Aisialdia, Baliabideak, Hizkuntza-eskubideak Iruzkinik ez

La Escuela de Música de Huarte ofertará por primera vez este año a quienes comiencen con 5 ó 6 años en el centro o quieran cursar primero de Lenguaje Musical la posibilidad de hacerlo en euskera, indicó el concejal Xanti Kiroga (ANV), presidente del Patronato Municipal de Música.

Irakurri berri osoa Noticias de Alava eta Deian

Gasteiz: El PNV denuncia que varias obras no se señalizan en euskera

EBPN, Hizkuntza-eskubideak Iruzkinik ez

La portavoz del PNV en el Ayuntamiento de Vitoria en materia de Euskera y Cultura, Jone Zamarbide, denunció ayer que “algunas de las obras de la ciudad” incumplen el Plan municipal de Normalización del Euskera, al señalizar los trabajos sólo en castellano.

Irakurri berri osoa Noticias de Alavan

Gernika-Lumo: Enpresetako euskara planetan indartsu

Baliabideak, Dirulaguntzak, Lan mundua Iruzkinik ez

Bizkaiko Foru Aldundiak 2008ko abenduan Dekretu bat argitaratu zuen, euskararen erabilera sustatzeko planak 2009an burutuko dituzten enpresentzako diru-laguntzak ematearren. Orain, maiatzaren 14ko Bizkaiko Boletin Ofizialean, argitaratu egin da ebazpena eta diru-laguntzen zerrenda. Aldundiak jasotako eskabideak 30 izan dira, euretatik 27 onartuak eta 3 baztertuak (Batz. Kooperatiba, Bilbao Bizkaia Kutxa, Cespa enpresa) arrazoi desberdinak oinarri. Onartu diren 27 eskabideetatik sei Gernika-Lumoko enpresenak ditugu.

irakurri berri osoa hemen

EH: La campaña ‘Euskaraz seguruago’ exige a las aseguradoras servicios en euskera

Baliabideak, Hizkuntza-eskubideak, Merkataritza Iruzkinik ez

El Consejo de los Organismos Sociales, Kontseilua, el Observatorio de los Derechos Lingüísticos, Behatokia y la Asociación del Certificado, Ziurtagiriaren Elkartea, presentaron, el pasado mes de abril, la campaña Euskaraz seguruago (en euskera más seguro) con el objetivo de que las aseguradoras ofrezcan todos sus servicios en euskera.

Irakurri berri osoa Noticias de Navarran

EH: Uema 61 udalek osatzen dute dagoeneko

Baliabideak, Hizkuntza-eskubideak, Soziolinguistika, Uncategorized Iruzkinik ez

Araitz, Larraun, Etxalar, Bera (Nafarroa), Elgeta, Amezketa (Gipuzkoa) eta Busturiako (Bizkaia) udalak ere gaurtik Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (Uema) kide dira, erakundeak Berako Kultur Etxean egindako batzarrak hala onartu baitu. Haiekin, denera 61 udal dira orain bertako partaide.

Irakurri berri osoa Berria eta DVn

Lezo: Lezo Berriro Euskaldun Batzordea herritarrekin sortu nahi du Udalak

Aisialdia, Baliabideak, Transmisioa Iruzkinik ez

Euskararen normalkuntza lortzeko eta bere erabilera susper-tzeko, Lezoko Udalak 2000. urtean abian jarri zen Lezo Berriro Euskaldun plan estrategikoa berririndartuko du. Oraingoan, herritar dinamika bat bultzatu nahi du bilakaera hori eraginkorra eta iraunkorra izateko xedearekin.

Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoa eta DVn

Antsoain: Antsoaingo Udalak bertako Xalbador euskaltegia itxi nahi duela salatu du AEK-k

Baliabideak, Irakaskuntza Iruzkinik ez

Antsoaingo Udalak (Nafarroa) duela gutxi euskaltegiaren kudeaketarako eskaintza publikoa ireki zuen, eta Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) salatu du eskaintza horren baldintzak betetzea “oso zaila dela” eta horregatik inork ez duela proposamenik aurkeztu. Beraz, “datorren ikasturtean Antsoainen euskaltegirik ez egoteko arrisku bizia dago, dagoeneko Xalbador euskaltegiak ezin duelako lanean jarraitu”.

Irakurri berri osoa Berria eta Noticias de Navarran

« Aurrekoak