Abendua 3, 2009
Iritziak
Iruzkinik ez
Azpeitiko biztanleen %90 euskaldunak dira. Kontseiluak 2006. urtean egindako udalerrietako hizkuntza-politikaren azterketan, nota onena eman zion Azpeitiari. Euskalitek, bestalde, goi mailako Bikain ziurtagiriarekin saritu zuen bertako euskararen erabilera sustatzeko plana. «Egia esan, Azpeitia bada arlo honetan erreferente bat. Baina hemengo planifikazioa ezin da beste herrietan aplikatu. Hemengo egoera soziolinguistikoa oso berezia da»
Irakurri berri osoa DVn
Abendua 3, 2009
Iritziak
Iruzkinik ez
Zazpi urte daramatza lanpostu honetan eta ez du uste egoera askok esaten duten bezain kaskarra denik. «Beti diote euskarak erabilera txikia duela, baina gero eta gehiago entzuten da kalean».
Irakurri berri osoa DVn
Abendua 3, 2009
Hizkuntza-eskubideak, Uncategorized
Iruzkinik ez
60 urte igaro dira jada, euskal hizkuntzaren aldeko aldarria mundu osoan zehar zabaltzeko data seinalatu hau aukeratu zenetik. Eusko Ikaskuntzak okasio hartarako sortu zuen manifestuak gaurkotasun handia izaten jarraitzen du.
Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoan
Abendua 2, 2009
EBPN barne normalizazioa, Hizkuntza-eskubideak, Uncategorized
Iruzkinik ez
Bihar ospatuko den euskararen egunaren bezperan, Olaberriko ezker abertzaleko bi zinegotziek «hizkuntza eskubideen urraketa» baten berri eman nahi izan dute. Izan ere, Olaberriko Udalbatzak azaroaren 27an egindako ez ohiko osoko bilkuran udal taldeak aurkeztutako bost dokumentu «erdara hutsean» zeudela deitoratu dute.
Irakurri berri osoa Goierriko Hitzan
Abendua 1, 2009
Baliabideak, Hizkuntza-eskubideak
Iruzkinik ez
Bergarako Udalak herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko programa bat jarri zuen martxan aurten irailean. Programa honen barruan, herritarrek aukera dute zenbait tokitan jarritako kutxetan beren kexak, iradokizunak zein zorion-mezuak agertzeko. Programa horrekin lotuta, Euskararen Egunean, hizkuntza eskubideen gaineko tailerra antolatu du udalak Hizkuntza Eskubideen Behatokiarekin batera.
Irakurri berri osoa Goiena.neten
Abendua 1, 2009
Familia, Transmisioa
Iruzkinik ez
Bermeoko Udaleko Euskara sailak lehenengo urtez ume jaioberrien liburua aurkezteko jaialdia egin zuen atzo goizean, Bermeoko Kafe Antzokian, eta antolatzaileak «pozik» daude ematzarekin. Maite Alvarez de Zarate euskara teknikariaren esanetan, «jende asko hurbildu baitzen».
Irakurri berri osoa Busturialdeko Hitzan
Abendua 1, 2009
Baliabideak, Uncategorized
Iruzkinik ez
Euskarazko produktuak erosteko kanpaina ipiniko du martxan Gernika-Lumoko Udaleko Euskera sailak. Gaur hasi eta abendu osoan zehar produktu horiek merkeago erosi ahal izango dira herriko zenbait dendatan.
Irakurri berri osoa Busturialdeko Hitzan
Abendua 1, 2009
Aisialdia
Iruzkinik ez
El próximo jueves, día 3 de diciembre, se celebra el Día Internacional del Euskera, y para celebrarlo, el Ayuntamiento de Eibar y .eta Kitto! Euskara Elkartea en colaboración con otras entidades e instituciones locales y el patrocinio de Urkotronik y Caixa, han organizado una lectura pública de los libros de Juan San Martín ‘Zirikadak’ y ‘Eztenkadak’.
Irakurri berri osoa Correon
Abendua 1, 2009
Uncategorized
Iruzkinik ez
Etzi, Euskararen Nazioarteko Eguna da eta Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia 2016 bulegoak herritarrekin ospatu nahi dute, berriketa saio batera gonbidatuz. Ostegunean, Mintzodromoa izeneko karpa euskaraz solasean aritzeko gogoz dauden herritar guztientzat egongo da zabalik Bulebarrean.
Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoa eta Irutxuloko Hitza