Berriz: Euskararen erabilera sustatzeko esperientzia pilotu aintzindaria egin da Berrizko udal beharginen artean

Baliabideak, EBPN barne normalizazioa, Lan mundua Iruzkinik ez

Berrizko Udalak indarrean daukan euskararen erabilera sustatzeko planaren barruan, esperientzia pilotu aintzindaria burutu da udal beharginen artean. Guztira, 21 lagunek parte hartu dute, eta helburua udal langileek beren arteko egoera informaletan euskara gehiago erabiltzea izan da.

Irakurri berri osoa Deian

Lazarraga Sariak: Arabako lan munduan euskara saritzeko

Baliabideak, Lan mundua Iruzkinik ez

Ziurtagiriaren Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak Lazarraga Sarien lehen edizioa aurkeztu dute. Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitateak edota pertsonak saritzea da xedea. Sari-banaketa ekitaldia irailaren 24an egingo da.

Irakurri berri osoa Sustatun

Gernika-Lumo: Eskolako lanakaz laguntzeko ‘Aittamak’ materiala aurkeztu dabe Gernikan

Baliabideak, Familia, Transmisioa Iruzkinik ez

Gurasoek semealabei eskolako lanakaz laguntzeko, ‘Aittamak’ izenadun ikasmateriala aurkeztu eben atzo, Gernikako Aita Luis Villasante Udal Euskaltegian. Ekimenaren helburuak dira, batetik, «gurasoei alfabetatze bidean pauso sendoak emoten laguntzea edo dakiena indartzea»; eta bestetik, «seme-alabek etxera eroaten dabezan eskola-ariketetan laguntzeko oinarriak izatea», aitatu dabe herriko euskaltegiko arduradunek.

Irakurri berri osoa Correo eta Busturialdeko Hitzan

Ermua: El Ayuntamiento de Ermua formaliza su apoyo al programa ‘Berbalagun’

Baliabideak, Irakaskuntza, Transmisioa Iruzkinik ez

El alcalde de Ermua, Carlos Totorika, y la directora de AEK, Mertxe Mugika, en representación de la Asociación promotora del programa de uso del euskera en Ermua ‘Berbalagun’, Euskaraz Kooperativa Elkartea, firmaron ayer un convenio.
Este documento supone una mejora en las condiciones anteriores, puesto que el programa de fomento del uso del euskera dependía de subvenciones municipales y ahora contará con un convenio estable.

Irakurri berri osoa Correon

Arratzu: Arratzuko Udala Uematik atera da

Baliabideak, Uncategorized Iruzkinik ez

Berriki Bermeoko Udalak egin duen bezala, Arratzuko Udalak ere Udalerri Euskaldunen Mankomunitatetik (Uema) ateratzea erabaki du, Uemak berak jakinarazi duenez. Aho batez hartu zuen udalbatzak (alkateak eta lau zinegotziek) erabakia atzo egindako osoko bilkuran. Arratzun EAJk baino ez du ordezkaritza Udalean.

Irakurri berri osoa Busturialdeko Hitza eta Garan

EH: «Entitateen borondatea euskararantz ekartzea da euskara elkarteen lana»

Baliabideak, EBPN, Iritziak Iruzkinik ez

Herri eta auzoetako euskara elkarteek hogei urtean egindako lanaren eskarmentua jaso du Topagunea euskara elkarteen federazioak liburu batean: Entitateak euskalduntzeko metodologiaren garapena: elkarteetan eragiten hitzarmengintzaren bidez. Euskalduntze lan horretan diharduten euskara taldeei zein udalei proposamenak eta gomendioak egiteko tresna da.

Irakurri berri osoa Berria eta Hari@n

Bermeo: Bermeo Kulturanitz, etorkinak integratzeko webgunea, aurkeztu dute

Baliabideak, Etorkinak, Teknologia berriak Iruzkinik ez

Herrian dauden kultura eta hizkuntza desberdinak identifikatu eta guztiek batera, batak bestearen berri izanik, errespetuz bizitzea helburu duen proiektua abiatu du Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak. Hain zuzen, Bermeoko Immigrazio Plana jarri du martxan. Horren baitan, Bermeo Kulturanitz kanala sortu dute eta Udaleko webgunean bertan jarri dute beste atal batzuekaz batera.

Irakurri berri osoa Busturialdeko Hitzan

EH: Interneten garapenak komunikatzeko bideak zabaldu dizkio euskarari (Pili Kaltzada)

Iritziak, Teknologia berriak Iruzkinik ez

Interneten erabiltzen diren hizkuntzei buruzko ikerketa baten arabera, euskararen jarduera maila handia da, euskal hiztunen kopurua kontuan izanda. Sareak komunikatzeko bide berriak ematen ditu, igorle-hartzaile eskema lineala goitik behera aldatuz.

Irakurri berri osoa Garan

Hondarribia: Euskararen erabilera sustatzeko hitzarmenak sinatuko dira gaur

Baliabideak, EBPN Iruzkinik ez

Hondarribiko herri-elkarte eta erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa martxan jarri berria da. Egitasmo horrek, herri-elkarte eta erakunde bakoitzari, bere egungo hizkuntza errealitatetik abiatuta, euskararen erabilera areago-tzeko konpromisoa hartzea proposatzen die.

Irakurri berri osoa DVn

Donostia: ‘Gure koadrilan euskaraz’-en izena emateko epea, irekitzear

Aisialdia, Baliabideak, Transmisioa Iruzkinik ez

Bagerak eta Egiako Kriseiluk antolatzen duten Gure koadrilan euskaraz udalekuaren helburu nagusia gazteen lagunarteko ingurunean euskararen erabilera bultzatzea da. «Euskara haur eta gazte askorentzat hizkuntza akademikoa da soilik, eta hori aldatzeko asmoa dugu», azaldu zuen Mikel Albisuk, ekimenaren arduradunak, aurkezpen ekitaldian.

Haur koadrilak buruan dituztela, Bagera eta Kriseilu ari dira antolatzen euskara lagun taldeetan sustatzeko udalekua. Proposamena 8 eta 14 urte arteko gaztetxo multzoei zuzendu diete. Hori dela-eta, udaleku honetan izena emateko, gutxienez, lauko taldeak izango dira. Udalak, Aldundiak eta Urrats euskaltegiak laguntzen dute diruz zein pedagogikoki ekimena.

Irakurri berri osoa Irutxuloko Hitzan

Busturia: Busturiko udala EBPNaren 2010erako hizkuntza politikarako neurriak garatzen hasi da.

EBPN Iruzkinik ez

Busturiko Udalak 2009an ekin zion Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia diseinatzeko prozesuari eta Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzaren laguntza izan zuen udalerriaren ezaugarri eta beharrekin bat datorren plana diseinatzeko.
Iaz hasitako bideari jarraituz, maiatzaren 7an euskararen ordua izango da. Aurten hirutan antolatuko dugu Euskararen ordua izeneko ekitaldia eta, euskararen ordu bakoitza Busturiko auzo batean egingo da.

Irakurri berri osoa hemen

Maite Soroa: El derecho a ser atendido en euskera

Iritziak Iruzkinik ez

D esde que se hicieron con el sillón de Ajuria Enea, PSE y PP avanzan a paso de carga en el proceso de desnacionalización de Euskal Herria. Hagan memoria. Empezaron con el mapa del tiempo en Euskal Telebista, luego vino la lluvia de banderas españolas, la decadencia forzada de los medios de comunicación públicos vascos, la presencia institucional en el desfile militar del Día de la Raza, el mensaje del rey español en la tele vasca…

Irakurri berri osoa Garan

EAE: PSE y PP acuerdan no multar a los comercios que no atiendan en euskera

EBPN, Merkataritza, Uncategorized Iruzkinik ez

El Parlamento Vasco, a través de una iniciativa del PSE y el PP, instó hoy al Gobierno vasco a impulsar los cambios normativos necesarios para eliminar las sanciones a las empresas que no rotulen y atiendan en euskera, que en principio iban a entrar en vigor el 17 de julio y que en algunos casos llegaban a los 600.000 euros. El texto recibió el rechazo de las formaciones nacionalistas y EB, y la abstención de UPyD.

Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoa, Gara, DV eta El Pais

Usurbil: Hitza Jasoz proiektua garatzeko hitzarmena

Baliabideak, Transmisioa Iruzkinik ez

Hitza Jasoz proiektua garatzeko hitzarmena sinatu dute Badihardugu elkarteak eta Usurbilgo Udalak.
1996 eta 1998 bitartean, Maria Muguruza Arozena, Matilde Urkia, Joxe M. Urbistondo Zendoia, Joxe M. Lizaso Peñagarikano, Jorge Aizpurua Zeberio, Eustakio Alkorta, Antonio Pello Aranburu eta Patxi Illarramendi, Martin Aliri, Hilari Aizpurua, Felix Bereziartua eta M. Luisa San Sebastian, Fermin Roteta eta Teresa Altuna, Aginagako angulazaleak, Joxe Beraetxe, Elias Sagardia, Joxe Juan Bereziartua eta Antonio Pello Aranbururen ahots eta testigantzak jaso ziren. Hitza Jasoz elkarteak egin zituen grabaketok eta, gerora, lan hau Udalaren esku utzi zen. Koro Tapiak grabazio batzuk euskara batuaz jarri zituen eta hauen transkribaketa fonetikoa egin zuen.

Irakurri berri osoa DVn

Elgoibar: La tendencia al uso del euskera se consolida entre los elgoibarreses

Soziolinguistika Iruzkinik ez

La tendencia al uso del euskera en las calles de Elgoibar se está consolidando estos últimos años, según los datos de un estudio realizado por la Comisión de Euskera del Ayuntamiento. Esta afirmación se sustenta en las variaciones registradas en los últimos diez años, con un nivel de uso que se situaba en el 38,3% en el año 2000, el 41,4% en 2004, el 39,7% en 2006, el 39,57% en 2008 y el 41,58% según se señala en el trabajo de calle realizado este.

Irakurri berri osoa DVn

EH: Mintzapraktika baserrian EHNE eta Topagunearen eskutik.

Aisialdia, Baliabideak, Irakaskuntza Iruzkinik ez

Joxean Sagastizabalek primeran sekulako arrakastaz islatu zituen ‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ liburuan baserri giroan murgiltzen den urbanita euskaldun berriaren gorabeherak. Juan Martin haren abenturak gogoan, eleberriaren izenburua baliatu dute Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak esperientzia berri bat abian jartzeko: urtean zehar mintzapraktika programetan parte hartzen dutenei udan euskara baserrian praktikatzeko aukera emateko, alegia.

Irakurri berri osoa DV eta Sustatun

Oiartzun: Errotulu nagusiak euskaraz jar ditzaten kanpaina merkatari eta ostalarientzat

Baliabideak, Dirulaguntzak, Hizkuntza-eskubideak, Merkataritza Iruzkinik ez

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak sinatuta duten hitzarmenari esker, martxan dago merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa. Egitasmo honekestablezimenduetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzen laguntzeko doako zerbitzua eskaintzen du.

Irakurri berri osoa DVn

Donostia: Erosketak ere, euskaraz

Baliabideak, Merkataritza Iruzkin bat

Altzako Bizarrain elkarteak, Altza euskaltegiak eta Auzoa merkatarien elkarteak bultzatuta, “Lehen hitzetik zerbitzua euskaraz” kanpaina jarriko dute abian aste honetan Larratxon, “langileak euskaldundu eta euskararen erabilerari bultzada bat emateko”.

Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoan

Gernika-Lumo: Euskarazoka antolatu da euskarazko produktuekin

Baliabideak, Uncategorized Iruzkinik ez

Euskara Zerbitzuak eskolekin eta elkarteekin elkarlanean argitaratutakoak, beste erakunde batzuekin jorratutakoak eta beste bide batzuetatik lortutako material interesgarriak daude, guztiak herriko egunerokotasunari eta hurbileko euskarari lotuak. Guztira 32 bat produktu. Iaz, hainbat eta hainbat produktu agortu ziren. Zelan ez, doakoak izan ziren gehien eskuratu zituztenak herritarrek, kopuru handiena ere horiena baitzen. Batez ere, bi hiztegitxo: Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua, eta Eskuko Hiztegia (etorkinena). DVD eta CDek ere arrakasta izan zuten, eta herritarrek bi euro ordainduta Gernikako Bonbaketaren DVD guztiak eroan zituzten, eta salmahaia Bulun-Bulunka CD barik utzi ere bai.

Durango: Euskara Plana garatu orduan “errekurtso falta” salatu dute

EBPN Iruzkinik ez

Euskara Planaren “beharrizana” argi duten arren, bere sasoian, txostena irakurri eta “hutsuneak antzeman” zituztenez, Talde Mistoak plana onartzeko bozketan abstenitzea erabaki zuen. Hutsuneen artean planan aurrera eramateko “baliabide pertsonalaren gabezia” zegoen. Horren haritik, asteon gogoratu dutenez, “normalkuntza teknikariaren irudia aldarrikatu dugun arren, itzultzaile teknikari baten lanpostua onartu da”.

Irakurri berri osoa Anboton

« Aurrekoak