Gernika-Lumo: Euskarazoka antolatu da euskarazko produktuekin
Ekaina 4, 2010 10:59 am Baliabideak, UncategorizedEuskara Zerbitzuak eskolekin eta elkarteekin elkarlanean argitaratutakoak, beste erakunde batzuekin jorratutakoak eta beste bide batzuetatik lortutako material interesgarriak daude, guztiak herriko egunerokotasunari eta hurbileko euskarari lotuak. Guztira 32 bat produktu. Iaz, hainbat eta hainbat produktu agortu ziren. Zelan ez, doakoak izan ziren gehien eskuratu zituztenak herritarrek, kopuru handiena ere horiena baitzen. Batez ere, bi hiztegitxo: Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua, eta Eskuko Hiztegia (etorkinena). DVD eta CDek ere arrakasta izan zuten, eta herritarrek bi euro ordainduta Gernikako Bonbaketaren DVD guztiak eroan zituzten, eta salmahaia Bulun-Bulunka CD barik utzi ere bai.

Kargatzen ...