Azaroa 6, 2011
Aisialdia, Baliabideak, Transmisioa
Iruzkinik ez
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko (abenduak 3), aurten berriro ere, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak Mintzodromoak antolatuko ditu. Lehengo urtean Boulevarrean izandako ekitaldiaren dinamika bera jarraituz, mahai baten inguruan euskara ikasten ari den jendea euskara dakienarekin eseriko da, eta luze arituko dira hizketan. Azaroaren 29tik abenduaren 3ra hainbat Mintzodromo antolatuko ditu Patronatuak eta aurtengoan Donostian ez ezik, Gipuzkoako zenbait herritan ere halakoak izango dira.
Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoan
Azaroa 6, 2011
EBPN, Merkataritza
Iruzkinik ez
Duela 10 urte Elorrioko Udalak Geurien izeneko hitzarmena sortu zuen herriko merkataritza, ostalaritza, zerbitzu-enpresa eta elkarteetan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko asmoz. Hitzarmen horren barruan hainbat ekimen ezberdin antolatu dira azken urteetan: merkatari eta ostalarien hizkuntza-gaitasuna hobetzeko ikastaroak edo euskarri lagungarriak, hizkuntza-paisaian eragiteko kanpainak, hizkuntza-jarrerak lantzeko tailerrak, itzulpegintza-zerbitzua, eta abar. 2008tik aurrera, udalak Elhuyar Aholkularitzarekin lankidetzan bideratu ditu lan horiek.
Irakurri berri osoa Sustatun
Azaroa 4, 2011
Iritziak, Soziolinguistika
Iruzkinik ez
Nerabeen hizkuntza erabilera, euskararen normalizazioan dabiltzanen interesgune nabarmena da, gaur egun. Hezkuntza-sistemak euskararen ezagutza bermatzean bertatik igarotako belaunaldien bizimodua euskaraz garatuko zela aurreikusi zutenen ustea ez da bete, erabat behintzat. Herrian eta etxean euskararen presentzia esanguratsurik aurkitzen ez duten nerabeek euren arteko harremanetan eta, orokorrean, eskolaz kanpoko bizitzan, gaztelaniarako joera erakusten dute sarri.
Irakurri berri osoa Sustatun