Otsaila 24, 2012
Baliabideak, Uncategorized
Iruzkinik ez
Greba orokorraren deialdia dela eta, martxoaren 29-30ean egitekoak ziren Udaltop jardunaldiak aste bete lehenago izango dira.
Irakurri berri osoa Hari@n
Otsaila 24, 2012
Baliabideak, EBPN, Soziolinguistika, Teknologia berriak, Transmisioa
Iruzkinik ez
Ehunka eta ehunka urtetan euskeraz berba egin daben herria da Zaldibar. Koldo Mitxelenak esan eban euskararen egiazko misterioa iraupena dala, ez jatorria. Zaldibartarrok be geure alea jarri dogu iraupen horretan eta harro gagoz. Bizi daitela ehunka eta ehunka urte gehiago. Horra hor gure konpromisoa.
Euskalduna izatea gizaki izateko beste modu bat besterik ez dala esan eban Joseba Sarrionandiak. Guk geure soinuak jarri deutsoguz euskarari. Gure hizkuntzak Zaldibarren hartzen daben janzkera beste euskal herrietakoaren antzekoa izanda be, euskera desberdin janzten da herri eta eskualde bakoitzean. Baita geurean be. Badago-eta aldea Eitzaga, Sallabente eta Olarreagako berbetearen eta Zaldibarko beste auzoetan egiten danaren artean.
Honetaz informazio osoa hemen
Otsaila 18, 2012
Baliabideak, Hizkuntza-eskubideak
Iruzkinik ez
“Todos los derechos lingüísticos han de ser garantizados por el Gobierno de Navarra”, según ha recalcado en la comisión de Educación del Parlamento una representante de este organismo, Garbiñe Petriati, quien ha denunciado que se vulnera “una ley que ya de por sí es restrictiva”.
Irakurri berri osoa Noticias de Navarra eta Garan
Otsaila 16, 2012
Baliabideak, Soziolinguistika, Uncategorized
Iruzkinik ez
Aurten IV. ediziora heldu diren Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen topaketetan aztertuko den gaia bete-betean txertatzen da parte-hartzaile gehienen jarduera eremuan, ‘Nolakoa da gure (udalaren) hizkuntza-politika? Begiratu, mesedez, euskara sailetik kanpo’ baita martxoaren 29an eta 30ean Lasarte-Orian egingo diren saioetarako aukeratu den gaia.
Irakurri berri osoa DV eta Berrian
Otsaila 16, 2012
Baliabideak, EBPN, Soziolinguistika
Iruzkinik ez
«Udal hizkuntza politikaren norabidea eta markoa ezartzea gure hiritarrek euskara erakargarria ikusi eta hau erabili dezaten». Hauek dira Txomin Sagarzazu euskara eta kultura zinegotziaren hitzak Euskara Biziberritzeko Planaren inguruan, abenduaren 20an Udal Batzarrak aho batez onartu zuen egitasmoa eta 2015 arte zeharkako 114 ekintza proposatzen dituena. Proiektu berri hau 2005ean onartu zenaren ordez aurten martxan jartzen hasiko da eta gure euskararen egoerari buruz hitz egiteko aitzakia ezin hobea da.
Irakurri berri osoa DVn
Otsaila 16, 2012
Iritziak
Iruzkinik ez
“Euskararen normalizazioak hizkuntza-politika eragingarria behar du. Administrazio ezberdinen hizkuntza-politikek errotiko lema aldaketa behar dute, izan ere, azken hamarkadotan garatu diren hizkuntza-politikek ez dute euskararen normalizazioa ekarriko. Bada, 2011 urtean nahikoak ez diren politika horiek okerrera egin dute, aurrera egin beharrean atzera egin baitute”, esan du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao 2011ko Hizkuntza-politikaren Urtekaria aurkezteko egindako agerraldian.
Irakurri berri osoa Sustatun
Otsaila 16, 2012
Iritziak
Iruzkinik ez
Aldaketa handiko garaian gaudela esatea ez da nobedade bat, beste konturik ez baitago azken aldian toki guztietan, eta, entzuteaz gain, gertutik bizi izaten ari garen errealitatea ere bada. Sistema ekonomikoaren muina pitzatuta eta oreka berria bilatu ezinik, kolokan jarri da mundu aberatseko gizarte ereduaren egitura osoa. Krisi ekonomikoarekin heldu den egonkortasun ezak zipriztindu bakarrik ez, uholde larriak ekarri ditu gurera ere, Euskal Herrira: langileon soldatak izoztea, herritarron eros ahalmena gutxitzea, langabeziak gora egitea, diru laguntzen jaitsiera izugarria…
Irakurri berri osoa ARGIAren Euskal Kulturaren Urtekarian
Otsaila 16, 2012
Iritziak
Iruzkinik ez
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideen dekretutik euskaraz ez erantzuteagatik aurreikusitako isunak kentzeko proposamena defendatzen zuen Vicente Reyes PSEko legebiltzarkidearen «Adostasun zabalagoekin euskara gehiago» artikuluari erantzuten dio egileak. Hizkuntza-politikaren funtsa progresibitatea dela behin eta berriro aipatzea salatzen du, «noizko zer» lortu behar den jotzen baitu politika egokiaren printzipio zuzentzailetzat. Bestetik, PSEk dio arautzea ez dela egokia, baina egileak argitzen du gaztelania «konplexurik gabe» arautzen dela. Hizkuntza-politika berez egiten dela dio; hau euskararen aldekoa izatea, aldiz, oso bestelakoa da, errealitatetik haragokoa. Gizarte-espazioak euskalduntzearen beharra azpimarratzen du, eta hala egiten ez duten enpresetan eragitea, «euskaldunon dirua» non gastatu erabakiz.
Irakurri berri osoa Garan
Otsaila 15, 2012
Baliabideak, EBPN, Transmisioa
Iruzkinik ez
Euskararen esperientzia ardatz hartuta, hizkuntza gutxituak biziberritzeko komunikabideek zer eragin izan dezaketen ikertu du Garabidek, eta liburu eta DVD batean bildu du lana. Alberto Barandiaranek idatzi du liburua, 65 orrialde ditu eta euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez argitaratu dute. Bideoak, aldiz, 14 minutu irauten ditu, Argiak ekoitzi du eta Maialen Sarasuak egin ditu errealizazio lanak.
Irakurri berri osoa Gara eta Goienan
Otsaila 11, 2012
Baliabideak, EBPN, Hizkuntza-eskubideak, Soziolinguistika
Iruzkinik ez
Un antiguo proyecto se hace realidad. Durante estos días, y especialmente a través de los centros de enseñanza, se va a repartir la Aiaraldeko Euskararen Gida, la Guía del Euskera de Aiaraldea. Esta guía recoge los datos sobre el euskera en Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo y la Cuadrilla de Ayala.
Irakurri berri osoa Noticias de Alavan
Otsaila 9, 2012
EBPN, Hizkuntza-eskubideak, Merkataritza
Iruzkinik ez
Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolakundeak (EKA), Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak salatu dute Eusko Legebiltzarra “atzerapauso handi bat” ematear dagoela euskararen normalizazioari dagokionez. Izan ere, alderdi politikoen jarreretan azken uneko ustekaberik ez badago, Eusko Legebiltzarrak 123/2008 Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko Dekretutik arau-hausteengatiko zehapenen atala kentzea onartuko du gaur, PSE-EE, PP eta UPyDren botoekin.
Irakurri berri osoa Deian
Otsaila 8, 2012
Baliabideak, Teknologia berriak
Iruzkinik ez
Eskuko telefonoei gaztelaniaz edo ingelesez hitz egitea posible den bezala euskaraz ere hitz egitea posible izateko, ikerkuntza behar dela. Igor Leturiak, Elhuyar fundazioko ikerketa eta garapen arduradunak, adibide horrekin eman dio balioa euskararen eta teknologiaren gainean egiten den ikerkuntzari: «Ez badugu nahi euskara hortik kanpo gelditzea, derrigorrezkoa da ikertzea».
Irakurri berri osoa Berria, Gara, NG, DV eta Sustatun
Otsaila 6, 2012
Iritziak
Iruzkinik ez
Gaur egun askotan entzuten dugun esaldi topikoa: “Azken urte hauetan asko aurreratu da euskararen normalizazio-bidean, baina oraindik asko dago egiteko”. Inork ez du horretan zalantzarik, baina gauza hori bat ote dator herri euskaldunetan gertatzen denarekin? Iruditzen zait, bereziki Urola bailaran, ez ote gauden “lasaitasun-egoeran” bertan-goxo.
Irakurri berri osoa Sustatun
Otsaila 6, 2012
EBPN, Hizkuntza-eskubideak
Iruzkinik ez
Esan Erran irratia mutu geratu da, langilea ordaintzeko dirurik ez dutelako. Nafarroako hedabideek urteak daramatzate alanbrean ekilibrioak egiten. 2012. urtea, hedabide batzuentzat behintzat, bereziki gogorra izango da. Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak ezinbestekoak dira hedabide txikienentzat eta ez dute albiste onik haiengandik. Nafarroakoak aurten ez ditu lagunduko euskarazko hedabideak eta Jaurlaritzak %11ko jaitsiera aurreikusi du.
Irakurri berri osoa Argian
Otsaila 1, 2012
Baliabideak, Dirulaguntzak, Irakaskuntza, Merkataritza
Iruzkinik ez
El servicio de Euskera del Ayuntamiento de Donostia pondrá en marcha en marzo cursos de euskera dirigidos a profesionales del comercio y la hostelería. El Consistorio donostiarra explicó que se ofertarán cursos prácticos de nivel básico (módulo I) y el curso de continuación (módulo II) con el fin de que los profesionales “sigan dando pasos en el conocimiento de la lengua y en la capacitación comunicativa”.
Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoan