abuztua 31, 2010
Aisialdia, Baliabideak, Transmisioa
Iruzkinik ez
Udako oporrak atzean utzita, datorren ostegun eta ostiralean (irailaren 2 eta 3an), Laudio futbol taldeko hainbat gazte joango da Lezamara, Athletic taldearen entrenamendua ikusteko eta jokalariekin egoteko.
Horrekin amaiera emango zaio euskara + gazteak + futbola uztartzeko “Euskal Coaching” izeneko programari.
Baina… zer da “Euskal Coaching” hori? Funtsean, ume euskaldunak entrenatzen dituzten entrenatzaile euskaldunei zuzendutako trebakuntza ikastaro moduko bat, hots, saioak euskaraz egiteko prestakuntza.
Ibilbide luzeko kontua izan da berau. Batetik, iazko Euskal Jaian (2009ko urriaren 24an) egin zen prozesu osoaren aurkezpena, Aldaikoerreka aparkalekuko plazan, eta Athleticen hiru belaunaldiko ordezkarien parte hartzearekin: Jose Angel Iribar, Joseba Etxeberria eta Koikili Lertxundi. Arrakastak ito gintuen eta benetako zailtasunak (eta ezinak) izan genituen umeak eta euren gurasoak beren tokietan geldi mantentzeko.
Gerora, udazken osoan zehar eta gainerako atal guztietan bezala Kokili jokalariaren zuzendaritzapean, herriko bost ikastetxeak bisitatu ziren egun ezberdinetan, aldi berean, euskara + teknologia berriak lantzen zituen egun biko ikastaro bat garatzeko. Oso harrera ona baita ere.
Azkenik, arestian esandakoa: Euskal Coaching programa, euskarazko futbol entrenamenduak eta formazioa (teknikak, taktikak, hiztegia…) lortze aldera prestatutakoa. Urtarriletik eta apirila bitartean jardun zuten, 1:30 orduko 12 saiotan, nesken eta mutilen futbol taldeak, denetara 80 gazte. Bai jokalariek, bai entrenatzaileek bai parte hartu duten hiru erakundeek (Laudio Futbol Taldea + Itzarri enpresa + Udaleko Euskara Arloa) oso balorazio ona egin zuten formazio saio hauen inguruan. Euskararen erabileran ere, oso eragin nabaria.
abuztua 25, 2010
Familia, Iritziak, Transmisioa
Iruzkinik ez
Ibaik katalana du aita, eta katalanez hitz egiten du aitarekin. Euskalduna du ama, eta euskaraz hitz egiten du amarekin. Horrela hazi dute gurasoek. Hauek launa hizkuntza dakizkite, eta bosgarrena ikasten ari da bakoitza.
Irakurri iritzi osoa DVn
abuztua 10, 2010
Baliabideak, Dirulaguntzak, Hizkuntza-eskubideak, Transmisioa
Iruzkinik ez
Pon en forma el euskera. Éste es el lema de la nueva campaña desarrollada por la Cuadrilla de Agurain con el objetivo de impulsar la normalización del uso del euskera en el deporte. Esta actuación tiene como objetivo incrementar el uso de la lengua vasca en el ámbito del deporte, por lo que la Cuadrilla y sus diferentes ayuntamientos pondrán a disposición de los distintos clubes y asociaciones deportivas un servicio de traducción y un curso de formación y sensibilización para monitores deportivos euskaldunes.
Irakurri berri osoa Noticias de Alavan
abuztua 2, 2010
Baliabideak, Dirulaguntzak, Irakaskuntza, Transmisioa
Iruzkinik ez
Los bares Florida, Txotis y Alambique en Amurrio, las tabernas Marrazki y Llarena en Orduña, los montes de Aiaraldea, y otro sinfín de rincones de otras localidades de Ayala y el Alto Nervión, como Llodio y Artziniega, han servido a lo largo de este curso escolar de punto de encuentro para 129 personas que sólo buscaban gente que, como ellas, deseaban pasar unas pocas horas a la semana expresándose en euskera.
Irakurri berri osoa Noticias de Alavan
uztaila 31, 2010
Baliabideak, Familia, Irakaskuntza, Transmisioa
Iruzkinik ez
El Ayuntamiento ha organizado dos sesiones de formación dirigidas a los centros escolares de Eibar, con el objetivo de trabajar la motivación y actitudes positivas hacia el euskara. Las actividades serán impartidas de la mano de eta kitto! y Euskara Elkartea.
Irakurri berri osoa DVn
uztaila 28, 2010
Baliabideak, Familia, Teknologia berriak, Transmisioa
Iruzkinik ez
El Gobierno de Navarra ha publicado en su portal en Internet el ‘Pequeño Diccionario para Hablar en Euskera’, un manual con palabras y expresiones propias de la infancia dirigido a personas que tiene una relación directa con los niños y niñas, tales como madres y padres o educadores. También se puede descargar un CD de canciones. Descargar el texto completo del Diccionario
Irakurri berri osoa Noticias de Navarra
ekaina 25, 2010
Baliabideak, Familia, Transmisioa
Iruzkinik ez
Gurasoek semealabei eskolako lanakaz laguntzeko, ‘Aittamak’ izenadun ikasmateriala aurkeztu eben atzo, Gernikako Aita Luis Villasante Udal Euskaltegian. Ekimenaren helburuak dira, batetik, «gurasoei alfabetatze bidean pauso sendoak emoten laguntzea edo dakiena indartzea»; eta bestetik, «seme-alabek etxera eroaten dabezan eskola-ariketetan laguntzeko oinarriak izatea», aitatu dabe herriko euskaltegiko arduradunek.
Irakurri berri osoa Correo eta Busturialdeko Hitzan
ekaina 24, 2010
Baliabideak, Irakaskuntza, Transmisioa
Iruzkinik ez
El alcalde de Ermua, Carlos Totorika, y la directora de AEK, Mertxe Mugika, en representación de la Asociación promotora del programa de uso del euskera en Ermua ‘Berbalagun’, Euskaraz Kooperativa Elkartea, firmaron ayer un convenio.
Este documento supone una mejora en las condiciones anteriores, puesto que el programa de fomento del uso del euskera dependía de subvenciones municipales y ahora contará con un convenio estable.
Irakurri berri osoa Correon
ekaina 18, 2010
Aisialdia, Baliabideak, Transmisioa
Iruzkinik ez
Bagerak eta Egiako Kriseiluk antolatzen duten Gure koadrilan euskaraz udalekuaren helburu nagusia gazteen lagunarteko ingurunean euskararen erabilera bultzatzea da. «Euskara haur eta gazte askorentzat hizkuntza akademikoa da soilik, eta hori aldatzeko asmoa dugu», azaldu zuen Mikel Albisuk, ekimenaren arduradunak, aurkezpen ekitaldian.
Haur koadrilak buruan dituztela, Bagera eta Kriseilu ari dira antolatzen euskara lagun taldeetan sustatzeko udalekua. Proposamena 8 eta 14 urte arteko gaztetxo multzoei zuzendu diete. Hori dela-eta, udaleku honetan izena emateko, gutxienez, lauko taldeak izango dira. Udalak, Aldundiak eta Urrats euskaltegiak laguntzen dute diruz zein pedagogikoki ekimena.
Irakurri berri osoa Irutxuloko Hitzan
ekaina 10, 2010
Baliabideak, Transmisioa
Iruzkinik ez
Hitza Jasoz proiektua garatzeko hitzarmena sinatu dute Badihardugu elkarteak eta Usurbilgo Udalak.
1996 eta 1998 bitartean, Maria Muguruza Arozena, Matilde Urkia, Joxe M. Urbistondo Zendoia, Joxe M. Lizaso Peñagarikano, Jorge Aizpurua Zeberio, Eustakio Alkorta, Antonio Pello Aranburu eta Patxi Illarramendi, Martin Aliri, Hilari Aizpurua, Felix Bereziartua eta M. Luisa San Sebastian, Fermin Roteta eta Teresa Altuna, Aginagako angulazaleak, Joxe Beraetxe, Elias Sagardia, Joxe Juan Bereziartua eta Antonio Pello Aranbururen ahots eta testigantzak jaso ziren. Hitza Jasoz elkarteak egin zituen grabaketok eta, gerora, lan hau Udalaren esku utzi zen. Koro Tapiak grabazio batzuk euskara batuaz jarri zituen eta hauen transkribaketa fonetikoa egin zuen.
Irakurri berri osoa DVn
ekaina 4, 2010
Baliabideak, EBPN, Transmisioa
Iruzkinik ez
Ahozko komunikazioan zaila izaten da jendaurrean hitz egiteko oztopoak eta beldurrak gainditzea. Bada, 9 urtetik 12 urte bitarteko ikasleek traba horiei aurre egiteko aukera dute Euskararen Udal Patronatuak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak ahozko komunikazioan trebatzeko garatu duten programari esker.
Irakurri berri osoa Irutxuloko Hitza eta DVn
ekaina 2, 2010
Baliabideak, Familia, Transmisioa
Iruzkinik ez
Euskara ikasteko modurik naturalena eta eraginkorrena familia dela aintzat hartuz, haurra izan berritan diren familiei zuzenduriko sentsibilizazio ekintza burutuko du Euskararen Udal Patronatuak. Oraingoan, guraso eta haurrak elkarrekin lantzeko ipuin-liburua jasoko dute 1.700 bat familik etxean.
Irakurri berri osoa Irutxuloko Hitzan
maiatza 27, 2010
Baliabideak, Transmisioa
Iruzkinik ez
Bagerak eta hiriko sei euskaltegik antolatutako Mintzodromo ekimenaren egoitza izan da Antiguako Doka; 200 ikasle baino gehiago euskaraz mintzatzen direnekin elkartu dira ikasitakoa praktikan jartzeko.
Irakurri berri osoa Irutxuloko Hitzan
maiatza 4, 2010
Baliabideak, Lan mundua, Transmisioa, Uncategorized
Iruzkinik ez
El Ayuntamiento de Abadiño mediará en la localización de personas euskaldunes para trabajar en el cuidado de niños y niñas, personas mayores, monitores o para clases particulares. Este recurso será ofrecido por el área municipal de Euskera como intermediario entre sujetos, sin entrar en la relación laboral que se establezca entra ambas partes.
Irakurri berri osoa Anboto.org eta Correon
apirila 21, 2010
Baliabideak, Toponimia, Transmisioa
Iruzkinik ez
Euskararen ahozko ondarea batu eta, modu ordenatuan eta eskuragarrian gordetzeagaz batera, ondare hori lekeitiarrei egokitutako ekintzen bidez zabaldu. Horixe egingo da hurrengo hiru urteetan, Lekeitioko Udalak Lea-ArtiBAI Euskarari eta Badihardugu elkarteekin sinatu dituen hitzarmenen bitartez.
Irakurri berri osoa Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzan
martxoa 7, 2010
Familia, Irakaskuntza, Transmisioa
Iruzkinik ez
Tienen casi olvidados sus conocimientos de euskera, pero no han dudado en matricular a sus hijos en modelo D. Ahora que los problemas crecen, lejos de dejarse vencer por los nervios, estos tres padres castellanoparlantes ponen su granito de arena en el bilingüismo de sus niños con la ayuda del diccionario, algún libro de texto en castellano y, sobre todo, mucho interés.
Irakurri berri osoa Deian
otsaila 7, 2010
Iritziak, Transmisioa, Uncategorized
Iruzkinik ez
Buruntzaldeko Euskara Batzordeek euskararen erabilera herrietan sustatzeko asmoz hainbat egitasmo jarri dituzte martxan azken urte hauetan. Burutzen duten lanaz gehiago jakiteko Lasarte-Oriako euskara saileko bi teknikariekin hitz egin dugu, Iñaki Arruti eta Marifer Gorostizakin hain zuzen.
Irakurri berri osoa DVn
otsaila 5, 2010
Aisialdia, Transmisioa, Uncategorized
Iruzkinik ez
Euskaraz bizi eta praktikatu nahi dutenentzat, GAZTEEI ZUZENDUTAKO ekimen berri bat abiatu dugu, “Sar ezazu hanka” programaren barruan. Bere bitartez saiatuko gara gazteen aisialdian, euskara bitarte, eragiten.
ZER: Herriko 12-16 urte bitarteko gazteek lehentasuna izanda, urte osorako mendi irteerak Euskal Herriko mendialde esanguratsuenak ezagutzeko. Laudioko Julen Reketa mendi-gidari profesionalaren zuzendaritzapean. Txangoak ez ezik, bestelako gaiak (natura, etnografia…) ere landuko dira irteera bakoitzean.
HELBURUAK: 1) gazteengan euskararen erabilera berezkoa bihurtzea. b) Lagunarteko harreman berriak euskaraz ernatzea. c) Igandeak bete ekimen batekin, eta larunbat gauean gehiago zaindu d) Mendizale formatuak lortzea. e) Euskal Herria bertatik bertara ezagutzea (eta ez liburuetara mugatu).
urtarrila 22, 2010
Baliabideak, Familia, Irakaskuntza, Transmisioa
Iruzkinik ez
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Gure haurraren garapena izeneko liburuxka argitaratu berri du. Haurren hezkuntzaren hainbat fase jaso dituzte liburu horretan eta euren ezaugarrien berri ematen dute.
Irakurri berri osoa Oarsoaldeko Hitzan
urtarrila 20, 2010
Aisialdia, Baliabideak, Transmisioa
Iruzkinik ez
Euskaraz bizi ahal izateko ‘Euskararen gida’ kaleratu berri du Zuiako Koadrilak. Bertan jasotzen dira, besteak beste, euskararekin lotuta ospakizunak, Zuiako Koadrilako euskara elkarteen inguruko informazioa, umeei euskaraz hitz egin ahal izateko gurasoendako hainbat aholku, udalek euskara ikasi ahal izateko ematen dituzten dirulaguntzen gaineko informazioa eta hiztegi txiki bat.
Irakurri berri osoa Goiena.net-en