Pello Esnal: Zu bai, bai

Familia, Iritziak, Transmisioa Iruzkinik ez

Ibaik katalana du aita, eta katalanez hitz egiten du aitarekin. Euskalduna du ama, eta euskaraz hitz egiten du amarekin. Horrela hazi dute gurasoek. Hauek launa hizkuntza dakizkite, eta bosgarrena ikasten ari da bakoitza.

Irakurri iritzi osoa DVn

Xabier Amuriza: “Euskaldunok hizkuntza konpetitiboa nahi badugu, astindu galanta eman behar diogu batuari”

Iritziak Iruzkinik ez

Sutsua azalpenetan, pasionala bizitzan, eskarmentuz betea, buruko errota etenbako gira-biran, Xabier Amuriza hezur-haragizko tsunamia da, bizi-indarrez gainezka dagoen pertsona. Bere azken proiektua: ‘Osoa, lehiakorra, nazionala. Euskara batuaren bigarren jaiotza’ saiakera

Irakurri berri osoa Deian

EAE: El PNV critica que López quiere “meter en el limbo” la política lingüística

Iritziak Iruzkinik ez

El Partido Nacionalista Vasco criticó ayer la actitud de “ralentización” del Gobierno de Patxi López respecto al proceso de normalización lingüística, ya que los euskaltegis homologados “todavía” desconocen las subvenciones a percibir para el curso 2010-2011 y denunció que el lehendakari quiere “meter en el limbo” la política lingüística de Euskadi.

Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoan

Udako ikastaroak: Euskera 2.0

Iritziak, Teknologia berriak Iruzkinik ez

Al contrario de lo que se pudiera pensar, la globalización y la revolución tecnológica y digital no arrinconan las lenguas minoritarias, como el euskera, sino que les abren un sinfín de posibilidades informativas y comunicativas, siempre que sepan encontrarse o se creen los medios y herramientas para conseguirlo.
Irakurri berri osoa DV eta Deian

Joxe Rojas: Nor-Nori-Nork

Iritziak Iruzkinik ez

Euskarazko komunikazioaren inguruko uda ikastaroa antolatu zuen aurrekoan Soziolinguistika Klusterrak. «Euskara Komunikatu, Nor-Nori-Nork?» jarri zioten izena. Eta, egia esan, euskalgintzan gabiltzanok dezenteko egurra jaso genuen hitza hartu zuten komunikazio adituen aldetik. Izan ere, hiru galdegai horietan ikusi zituzten arazo larriak euskararen inguruko mezua gizarteratzeko orduan.

Irakurri berri osoa Gaur8-n

Alaitz Tolosa: Euskararen erabilera Donostian

Iritziak Iruzkinik ez

Azken urte hauetan euskarak izan duen bilakaera zein den ikusita, ez da harritzekoa euskalgintzan eta hezkuntzan gabiltzanon artean, baina baita jendartean ere, geure buruari galdetzea zer dela-eta den hain kaskarra euskararen erabilera.

Irakurri osoa Garan

EH: «Entitateen borondatea euskararantz ekartzea da euskara elkarteen lana»

Baliabideak, EBPN, Iritziak Iruzkinik ez

Herri eta auzoetako euskara elkarteek hogei urtean egindako lanaren eskarmentua jaso du Topagunea euskara elkarteen federazioak liburu batean: Entitateak euskalduntzeko metodologiaren garapena: elkarteetan eragiten hitzarmengintzaren bidez. Euskalduntze lan horretan diharduten euskara taldeei zein udalei proposamenak eta gomendioak egiteko tresna da.

Irakurri berri osoa Berria eta Hari@n

EH: Interneten garapenak komunikatzeko bideak zabaldu dizkio euskarari (Pili Kaltzada)

Iritziak, Teknologia berriak Iruzkinik ez

Interneten erabiltzen diren hizkuntzei buruzko ikerketa baten arabera, euskararen jarduera maila handia da, euskal hiztunen kopurua kontuan izanda. Sareak komunikatzeko bide berriak ematen ditu, igorle-hartzaile eskema lineala goitik behera aldatuz.

Irakurri berri osoa Garan

Maite Soroa: El derecho a ser atendido en euskera

Iritziak Iruzkinik ez

D esde que se hicieron con el sillón de Ajuria Enea, PSE y PP avanzan a paso de carga en el proceso de desnacionalización de Euskal Herria. Hagan memoria. Empezaron con el mapa del tiempo en Euskal Telebista, luego vino la lluvia de banderas españolas, la decadencia forzada de los medios de comunicación públicos vascos, la presencia institucional en el desfile militar del Día de la Raza, el mensaje del rey español en la tele vasca…

Irakurri berri osoa Garan

Carlos Cid: “Quien dice que el euskera es difícil lo dice por ignorancia o por enemistad manifiesta”

Iritziak Iruzkinik ez

Para el filólogo madrileño Carlos Cid aprender euskera “ha sido la decisión más importante de mi vida”. Lleva 30 años estudiando la gramática vasca, “mi pasión”, y asegura que “lingüísticamente no hay razón para decir que es difícil”. Aboga por que esta lengua recupere el espacio perdido

Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoan

Aritza Escandon: «Ezin dugu erantzun nerabeek egiten ez dutena edo egingo ez dutena eskainiz»

Iritziak Iruzkinik ez

Atzo eta gaur Lasarte-Orian (Gipuzkoa) egiten ari diren Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen II. Topaketetan, Euskararekiko motibazioan eragin: nerabeentzako kontsumo masiboko egitasmoak hitzaldia eman zuen, atzo, Aritza Escandonek (Bilbo, 1977). Kultur Kabia enpresako zuzendaria da: euskaraz eginiko kultura hedatu eta kultur zerbitzuak antolatzeaz arduratzen dira. Haren ustez, ezinbestekoa da euskarazko egitasmo masiboak nerabeengana ailegatzeko horizontaltasuna garatzea eta gustuko duten hori ematea.

Irakurri berri osoa Berrian

EH: Udaltopen II. Topaketak hasi dira.

Baliabideak, Iritziak, Uncategorized Iruzkinik ez

Bigarren urtez, Manuel Lekuona Kultur Etxean Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen II. Topaketak jarri ziren abian atzokoan. Udaltop jardunaldien bigarren edizio honetan, ‘Nerabeen aisia eta lagunartea’ gaia jorratzen ari dira eta ‘Zer eta nola egin daiteke udaletik nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko?’, galderari eran- tzuna ematen ahaleginduko dira bertara atzo eta gaur gerturatuko diren txostenemaile eta bestelako partaideak.

Irakurri berri osoa DV, DV eta Hari@n

Patxi Baztarrika: “Gobernu berriarekin hainbat jardueratan hizkuntz politikan mantsotzea egon dela bistakoa da”

Iritziak, Uncategorized Iruzkinik ez

Gizarte kohesioan oinarritutako hizkuntz aniztasunari egiten dio gorazarre Baztarrikak Ibarretxeren Gobernua utzi ondoren idatzitako lan honetan, “bedeinkazioa” baita. Eta guztion aberastasun den pluraltasun hori mantentzeko eta bizikidetzarako hizkuntz politika zilegi eta eraginkorrak beharrezkoak direla dio, ez bakarrik tokian tokiko instituzioetan, baita estatuetan eta Europa mailan ere, “auzia globala baita”.

Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoan

Etorkinen seme-alaben eskolatzeak erronka berriak ekarri ditu hezkuntza mundura

Etorkinak, Iritziak Iruzkinik ez

Urte gutxitan eskolan aldaketa garrantzitsuak izan dira. Horietako bat, etorkinen seme-alaben eskolatzea izan da. Horregatik, eskola ez delako lehengo berbera, lehengo lan egiteko moduak berpentsatu egin behar dira. Hausnarketa hau ez da atzo goizekoa hezkuntza komunitatearen baitan eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatea (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) aitzindaria izan da Kultura Arteko Hezkuntza lantzen. Hartara, badira zazpi-zortzi urte Psikopedagogiako eta Irakasle Eskolako ikasleei ikasgai hori eskaintzen zaiela Eskoriatzako fakultatean.

Irakurri berri osoa GAUR8n

Buruntzaldea: «Bultzatu ditugun kanpainak nahiko eraginkorrak izan dira»

Iritziak, Transmisioa, Uncategorized Iruzkinik ez

Buruntzaldeko Euskara Batzordeek euskararen erabilera herrietan sustatzeko asmoz hainbat egitasmo jarri dituzte martxan azken urte hauetan. Burutzen duten lanaz gehiago jakiteko Lasarte-Oriako euskara saileko bi teknikariekin hitz egin dugu, Iñaki Arruti eta Marifer Gorostizakin hain zuzen.

Irakurri berri osoa DVn

Nafarroa: Nafarroako euskara zerbitzuak itolarrian

Iritziak Iruzkinik ez

Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkarteko kideok beste ikuspegi batetik salatu nahi dugu sortzen ari den egoera, hain zuzen ere langileak garen aldetik

Irakurri berri osoa Garan

Miquel Gros: «Euskara, hizkuntza baten berreskurapenaren eredu ezin hobea da»

Iritziak, Soziolinguistika Iruzkinik ez

«El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística» aurkeztu zuen Euskaltzaindiak Durangon. Egilea, Miquel Gros i Llados abokatu eta soziolinguista katalana.

Irakurri berri osoa Garan

Andoain: euskararen alde, Udalak gehiago egin nahi du

Iritziak, Uncategorized Iruzkinik ez

Andoaingo Udalak, euskararen alde, «gehiago, gehixeago» egiteko eskatu die bizilagunei, salbuespenik gabe. Horrela dio, joan den astean, aho batez, onartu zuen adierazpen instituzional batean. Bertan, azpimarratzen du merezi duela ‘gehixeago’ egitea inork galtzen ez duelako, guztiok irabazten dugulako, euskararen eta gaztelaniaren arteko elkarbizitzak irabazten duelako eta elkarbizitza sozialak irabazten duelako.

Irakurri berri osoa DVn

Oarsoaldea: «Oso egoera ezberdinetan lan egiten dugu» (Jose Luis Agirretxe)

Iritziak Iruzkinik ez

«Eskualde barruan muturreko egoerak ditugu. Oiartzunen %80 dira euskaldunak, eta Pasaiako barrutia den Trintxerpen berriz, %12 bakarrik. Eskualde bakarra da, baina gauzak oso desberdinak dira», dio Agirretxek. Egoera hori aldatzeko asmoz, Oarsoaldeako Euskara Batzordearen lehentasuna hizkuntzaren erabilera sustatzea da.

Irakurri berri osoa DVn

Azpeitia: «Erreferente bat gara arlo honetan» (Patxi Saez)

Iritziak Iruzkinik ez

Azpeitiko biztanleen %90 euskaldunak dira. Kontseiluak 2006. urtean egindako udalerrietako hizkuntza-politikaren azterketan, nota onena eman zion Azpeitiari. Euskalitek, bestalde, goi mailako Bikain ziurtagiriarekin saritu zuen bertako euskararen erabilera sustatzeko plana. «Egia esan, Azpeitia bada arlo honetan erreferente bat. Baina hemengo planifikazioa ezin da beste herrietan aplikatu. Hemengo egoera soziolinguistikoa oso berezia da»

Irakurri berri osoa DVn

« Aurrekoak