Ametzagaiña i+g teknologiarekin
Udalblog egitasmoa aurrera eramateko Ametzagaiña i+g erakundearen ikerketa emaitzak erabili dira. Oinarrizko ikerketaren alorrean Galde eta Jazo proiektuak garatu ziren 2006-2008 urte bitartean, eta haien ondorioz lortu zen hizkuntza anitzeko dokumentuak multzokatzeko sistemarako beharrezko teknologia.
Garapen teknologikoko proiektua da Jazohari, eta tresna berri batean gauzatu du aurreko teknologia; tresna horri esker, erabiltzaileak bere beharrizanen araberako berarizko prentsa-buletinak sor ditzake modu automatikoan. Hona hemen berorren zenbait ezaugarri:
- Hizkuntza anitzeko (euskara, galegoa, gaztelania eta katalana) prentsa hedabideen informazio-bilketa.
- Hizkuntza desberdinak integratuz, antzeko albisteen multzokatzea.
- Profil tematikoen araberako aurkezpena.
- Termino esanguratsuen jarraipena.
- Laburpen tematikoen bidalketa, erabiltzaileak ezarritako denbora-tarteetan.
Prozesu horrek behaketa teknologikoak ekarritako hainbat berezko ezaugarri bereganatu ditu, eta oso modu moldakorrean aplikatzen zaizkio eguneroko prentsaren jarraipenari, eta prentsa-buletinen sortzeari.

Kargatzen ...