Urria 14, 2011
Baliabideak, Euskalkiak, Transmisioa, Uncategorized
Iruzkinik ez
Kanpotik etorri behar, etxekoaz konturatzeko. Hiromi Yoshida lagunak esandakoak ohartarazi zuen bere garaian Aldalur, hitanoaren garrantziaz eta haren gainbeheraz: “Hiromik esan zidan egun baten: Zuek konturatu al zarete hitanoa dela aditzarekin jeneroa markatzen duen hizkuntza bakarra edo bakarretakoa? Ikaragarrizko altxorra duzuela hor, eta ni etortzen hasi nintzenetik erabat trakesten eta okertzen ari dela? Zuek konturatu al zarete horretaz?”.
Irakurri berri osoa Uztarrian
Martxoa 31, 2011
Iritziak
Iruzkinik ez
Azpeitiko euskara izango dute gaitzat eta bertan herritarrak izango dira mahai bueltan, Amaia Mendizabal moderatzailea eta Elhuyar-eko kideak gidatuta. Honakoak dira: Estitxu Elduaien kazetaria, Imanol Lazkano eta Jokin Uranga bertsolariak eta Pako Aristi idazlea. Urrestildarrarekin, Azpeitiko euskararen inguruan, solasalditxo bat izan dugu eta aldi berean, gaiaren inguruan gaur azalduko duenaren berri eman ere.
Irakurri berri osoa DVn
Martxoa 29, 2011
Irakaskuntza, Teknologia berriak
Iruzkinik ez
«Herriak euskaraz: Klik!» titulupean, Azpeitiko Ikasberri ikastolak eta Ikastolen Elkarteak antolaturiko mahai-inguru zikloari hasiera emango diote gaur arratsaldean. «Teknologia eta sarea: euskara gazteak eta hezkuntza» izango dute hizpide Iratxe Esnaola eta Oihan Odriozola informatika ingeniariek, Josu Azpillaga ingeniariak eta Joxi Imaz soziologoak. Moderatzailea, Garbiñe Bereziartua, Euskal Herriko Unibertsitatekoa.
Irakurri berri osoa Gara eta Sustatun
Urria 23, 2010
Baliabideak, Lan mundua
Iruzkinik ez
Asteartean, urriak 26, arratsaldeko 18:30ean hasita, Euskara Planak enpresetan txertatzeko eta beren esperientzia erakusteko Antzuolako Elay enpresakoak izango dira Azpeitiko Euskara Patronatuan. Elegunen diharduten enpresez gain, sindikatuak ere gonbidatu dituzte, baina saioa irekia izango denez, interesa duen oro ager daiteke bertara.
Irakurri berri osoa DVn
Maiatza 21, 2010
Soziolinguistika
Iruzkinik ez
Soziolinguistika Klusterrak Azpeitiko euskarazko eskaintza zenbatekoa den neurtu du. Jasotako datuen arabera, azpeitiarrek jasotzen duten euskarazko eskaintza 1etik 0,7koa da; hau da, %70ekoa. Euskaini adierazleak, euskarazko eskaintzari buruz jasotako informazioa sektoreka eta komunikazio-motaka sailkatuta eskaintzen du eta herrian elkarteek, enpresek eta taldeek herritarrekin komunikatzeko errotulo bidez, idatziz eta ahoz erabiltzen duen hizkuntza neurtzen du.
Irakurri berri osoa DV eta Urola-Kostako Hitzan
Maiatza 13, 2010
Baliabideak, Hizkuntza-eskubideak
Iruzkinik ez
«Gidabaimena euskaraz ateratzearena beste pauso bat da lehendik ere ona den euskara zerbitzuaren eskaintza zabaltzeko, gure bizitzako une denetara nahi baitugu euskara zabaltzea», adierazi berri du prentsaurrekoan Kultura eta Euskara batzordeburu Ana Mendizabalek.
Irakurri berri osoa DVn
Abendua 3, 2009
Iritziak
Iruzkinik ez
Azpeitiko biztanleen %90 euskaldunak dira. Kontseiluak 2006. urtean egindako udalerrietako hizkuntza-politikaren azterketan, nota onena eman zion Azpeitiari. Euskalitek, bestalde, goi mailako Bikain ziurtagiriarekin saritu zuen bertako euskararen erabilera sustatzeko plana. «Egia esan, Azpeitia bada arlo honetan erreferente bat. Baina hemengo planifikazioa ezin da beste herrietan aplikatu. Hemengo egoera soziolinguistikoa oso berezia da»
Irakurri berri osoa DVn
Azaroa 18, 2009
Baliabideak, Hizkuntza-eskubideak
Iruzkinik ez
UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak duela bi urte sinatutako hi-tzarmenarekin bat egin du Azpeitiko Udalak, Euskara Mahaiaren erabateko adostasunarekin. Orduan, UEMAk bere herrietan herritarrak hizkuntza eskubideen inguruko urraketak salatzera gonbidatzeko kanpainak abian jartzeko konpromisoa hartu zuen, besteak beste.
Irakurri berri osoa DVn
Azaroa 10, 2009
Baliabideak, Etorkinak
Iruzkinik ez
Urtean-urtean haziz doa Azpeitiaratzen diren atzerritarren kopurua. Hori dela eta, bereziki etorkinei bideratutako eskuko hiztegi berria atera du Azpeitiko Udalak, Euskara Patronatuaren bidez. Euskara (batua eta Azpeitiko hizkera), portugesa, arabiera, gaztelania, urdua, poloniera eta txinera dira berrogei orrialdeko hiztegitxoan jasotzen diren hizkuntzak.
Irakurri berri osoa DVn
Azaroa 5, 2009
Baliabideak, EBPN barne normalizazioa, Uncategorized
Iruzkinik ez
Euskararen erabilera “zabaldu eta indartzeko” orain arteko lankidetza hitzarmena berritu zuten atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak. Akordioaren bitartez, bi erakundeen arteko harremanak euskara hutsean egiten jarraituko dute, eta gainera adostutako puntuen garapena aztertuko dute, gero beste herri batzutara esportatu ahal izateko.
Irakurri berri osa Noticias de Gipuzkoa eta DVn
Iraila 5, 2009
Baliabideak, Euskalkiak, Transmisioa
Iruzkinik ez
Azpeitiko Ahotsak izeneko proiektua aurkeztu zuten. Ana Mendizabal, Euskara batzordeburua; Asier Sarasua, Badihardugu elkarteko ordezkaria; eta Aitziber Otegik, pro-iektuko koordinadora eta teknikariak, azaldu zuten programa.
Irakurri berri osoa DVn
Ekaina 26, 2009
Baliabideak, EBPN, Hizkuntza-eskubideak, Iritziak
Iruzkinik ez
Espainiako Auzitegi Gorenak Azpeitiko Udalaren (Gipuzkoa) euskara ordenantza baliorik gabe utzi izanaren aurka agertu da herri horretako alkate Julian Eizmendi (EAJ), euskara normalizatzeko arauak “ez duelako gaztelania diskriminatzen”. Gorenak astelehenean jakinarazitako epaian zioen Azpeitiko udal ordenantzak baztertu egiten duela gaztelania, eta urratu egiten dituela hizkuntz eskubideak. EAEko Auzitegi Nagusiaren 2007ko epaia berretsi zuen, eta Azpeitiko Udalaren helegitea baztertu.
Irakurri berri osoa Berria, Noticias de Gipuzkoa, DV eta El Paisen
Ekaina 23, 2009
Baliabideak, EBPN, Hizkuntza-eskubideak
Iruzkinik ez
Espainiako Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi du Azpeitiko Udalak (Gipuzkoa) onartutako euskara ordenantza. Euskara normalizatzeko helburua zuen udal arauak, eta hori sustatzeko neurriak ezartzen zituen. Auzitegiak ebatzi du neurri horiek urratu egiten dituztela gaztelaniaz hitz egin nahi dutenen eskubideak, eta, azken batean, gaztelaniaren beraren aurka egiten duela. «Mailaka eta luzamendurik gabe kanpoan uzten du gaztelania».
Irakurri berri osoa Berria, Noticias de Gipuzkoa, DV, Gara eta El Mundon
Ekaina 17, 2009
Hizkuntza-eskubideak, Lan mundua, Uncategorized
Iruzkinik ez
Euskara Mahaiak “atzerapauso gehiagorik” ez duela onartuko ohartarazi nahi izan dio Azpeitiko Udalari eta Euskara eta Hezkuntza saileko batzordeburu den Ana Mendizabali. Izan ere, EAJ taldeak urtarrilean alkatetza hartu zuenetik “atzerapausoak” egon direla salatu dute arduradunek.
Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoa eta DVn
Apirila 17, 2009
Baliabideak, Etorkinak
Iruzkinik ez
Euskara Patronatuak eta herriko lau ikastetxeek -Iraurgi, Ikasberri, Karmelo Etxegarai eta Urola- EtorkiZUn proiektua martxan jarri dute aurten hirugarren urtez jarraian. Ekimenaren bidez, gero eta haur etorkin gehiagok hobetzen dute beren euskara maila. Egitasmo honen helburua haur eta gazte etorkinek euskara ikasi eta Azpeitiko gizartean errazago txertatzea da eta, gaur egun, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 80 haur ari dira saioetan parte hartzen, nahiz eta batzuk ikasturte osoa ez duten amaitzen, beste herrialde batera joaten direlako.
Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoan
Apirila 7, 2009
Baliabideak, Familia, Transmisioa
Iruzkinik ez
Azpeitiko herriak Egonaldiak familia euskaldunetan egitasmoa bultzatuko du berriro aurten eta, horregatik, udan euskara ikasten ari diren ikasleak hartzeko prest dauden familia euskaldunak behar dira.
Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoan
Uztaila 7, 2008
Merkataritza
Iruzkinik ez
Euskara Patronatuak kanpaina berri bat jarri du abian Azpeitiko merkataritza arloan euskararen presentzia eta erabilera bultzatzeko eta, horretarako, katalogo berria argitaratu du. Arantxa Isart Euskara batzordeburuak eta Patxi Saez Euskara Patronatuko zuzendariak aurkeztu zuten atzo.
Irakurri albiste osoa Noticias de Gipuzkoan
Ekaina 16, 2008
Hizkuntza-eskubideak
Iruzkinik ez
Uema Eguna ospatu zuten atzo Azpeitian (Gipuzkoa), Sustraiak galtzen ez utzi, euskarari eutsi lelopean. Bertan, «euskara nagusi izango den lurgunea ezinbestekoa» dela aldarrikatu zuten Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (Uema) ordezkariek.
Irakurri berri osoa Berrian, Garan, Diario Vascon eta Noticias de Gipuzkoan
Ekaina 11, 2008
Hizkuntza-eskubideak
Iruzkinik ez
Uema Eguna, “datozen erronkei aurre egiteko abiapuntua”
Ekainaren 14an (larunbatean) Azpeitian ospatuko da Uema Eguna
Irakurri albiste osoa Hitzan
Ekaina 11, 2008
Aisialdia
Iruzkinik ez
Jauzika Heziketa Elkarteak 2008ko Azpeitiko Udal udaleku irekiak bideratuko ditu, ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean. Udaleku hauek aurrera eramateko begiraleak behar ditu eta lehentasuna begirale titulua dutenak izango dute
Irakurri albiste osoa DVn