Bermeo: ehun eragilek esango dabe gaur ‘Geurien be bai’

Baliabideak, EBPN Iruzkinik ez

Bermeoko ehun bat erakunde lotu dira, daborduko, Udaleko Euskara Zerbitzuak orain dala zazpi urtetik hona bultzatzen dabilen ‘Geurien be bai’ izeneko egitasmori. Euskararen alde lan egiteko berbea emon dabenen artean, herriko enpresa, saltoki, banketxe, ostalari, kultur eta kirol elkarte, txoko eta bestelako eragileak aurkitzen dira. Konpromiso hori saritzeko, eta, urtero legez, Arrain Azokaren programaren barruan, aitorpen ekitaldia burutuko da gaur, Nestor Basterretxea aretoan, 13.30ean hasita.

Irakurri berri osoa Correon

Bermeo: Bermeo Kulturanitz, etorkinak integratzeko webgunea, aurkeztu dute

Baliabideak, Etorkinak, Teknologia berriak Iruzkinik ez

Herrian dauden kultura eta hizkuntza desberdinak identifikatu eta guztiek batera, batak bestearen berri izanik, errespetuz bizitzea helburu duen proiektua abiatu du Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak. Hain zuzen, Bermeoko Immigrazio Plana jarri du martxan. Horren baitan, Bermeo Kulturanitz kanala sortu dute eta Udaleko webgunean bertan jarri dute beste atal batzuekaz batera.

Irakurri berri osoa Busturialdeko Hitzan

Bermeo: Kalinpan aurkeztu dute, euskaraz egiteko indarra ematen duen freskagarria

Aisialdia, Baliabideak Iruzkinik ez

`Geurien be bai´ egitasmoko arduradunek egin dute aurkezpena; datozen hilabeteetan Bermeon egiten diren kirol jardueratan izango da Kalinpan panpina.

Irakurri berri osoa Busturialdeko Hitza eta Correon

Bermeo: UEMAtik ateratzea erabaki du Bermeoko Udalak

EBPN, Uncategorized Iruzkinik ez

Bermeoko Udalak Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) uztea erabaki zuen pasa den ostegunean, gehiengo osoa duen EAJren aldeko botoekin. EA aurka azaldu zen, baita hautetsi independentistak ere, baina horiek ez zuten bozkatzeko aukerarik izan, 2007an legez kanpo laga zituztelako. EAJren hitzetan, ez dute UEMAren beharrik, Udaleko lau teknikariek egiten duten lanarekin nahikoa delako.

Irakurri berri osoa Hari@ eta Busturialdeko Hitzan

Bermeo: Arrakasta izan du ume jaioberrien liburuaren aurkezpen ekitaldiak

Familia, Transmisioa Iruzkinik ez

Bermeoko Udaleko Euskara sailak lehenengo urtez ume jaioberrien liburua aurkezteko jaialdia egin zuen atzo goizean, Bermeoko Kafe Antzokian, eta antolatzaileak «pozik» daude ematzarekin. Maite Alvarez de Zarate euskara teknikariaren esanetan, «jende asko hurbildu baitzen».

Irakurri berri osoa Busturialdeko Hitzan

Bermeo: Merkataritzan euskara sustatzeko burutu dan lanaren barri emongo dabe

Merkataritza Iruzkinik ez

Bermeoko Udaleko Euskara Saileko arduradunek merkataritza arloan euskararen erabilera sustatzeko orain arte emon diran pausuen nondik norakoak jakinarazoko dabez, gaur. Horretarako, batzar bat antolatu dabe, herriko Gizarte eta Kultur Etxean, 20.30ean hasita.

Irakurri berri osoa Correon

Bermeo: Analizan medio millar de comercios para elaborar un diagnóstico sobre el uso del euskera

Merkataritza Iruzkinik ez

Bemeo dispondrá a finales de mes de un mapa detallado sobre el uso del euskera en los comercios de la localidad. El último estudio sobre la materia data del 2001 y permitió constatar una mayor utilización de este idioma en los establecimientos que entre la ciudadanía.

Irakurri berri osoa Correon

Bermeo: Bermeo reparte más de diez mil euros para colocar rótulos en euskera en los comercios.

Dirulaguntzak, Merkataritza Iruzkinik ez

El área municipal de Euskera ha repartido hasta el momento más de 10.000 euros entre una veintena de comercios de la localidad costera para la colocación de rótulos en euskera durante el presente ejercicio. Buena parte de las subvenciones, alrededor de una docena, se concedieron en el primer trimestre del año.

Irakurri berri osoa El Correon

Bermeo: Guraso eta etorkinentzako euskera eskoletan izena emateko epea zabalik da

Etorkinak, Irakaskuntza Iruzkinik ez

Aurten ere, Bermeoko Udaleko Euskera Sailak, udalerriko euskaltegiekin lankidetzan, etorkin eta gurasoentzako espresuki antolatutako euskerazko ikastaroak eskainiko ditu. Halaber, hauetan izena emateko epea ere zabaldu duela iragarri dute saileko arduradunek.

“Ikastalde berezien bitartez, euskeraren transmisioan eta erabileran zerikusi handia duten giza-esparruetako eragileengana heldu” nahi dio Bermeoko Udaleko Euskera Sailak. “Ikasteko prozesuan erraztasunak eman”, gaineratu dute. Gurasoen ikastaroari dagokionez, “euskeraren transmisioan zeregin garrantzitsua” dutelako antolatu dute beste behin ere. Beroriek euskalduntzeko edota alfabetatzean eragiteko helburua izango dute, eta guztira, udabarrira arte luzatuko den ehun orduko iraupena izango du ikastaroak. Jakinarazi dutenez, ikastaroaren kostua 20 eurokoa izango da.

Irakurri albiste osoa Deian.

Bermeo: Bermeoko Euskalgunea

Baliabideak, Hizkuntza-eskubideak Iruzkinik ez

Bermeon euskararen normalizazioan hainbat arlotan lanean ari diren elkarteen topalekua egin dute, Euskal Gunea izenekoa.

Egunez egun eta gizartearen arlo denetan bermeotarrak euskaraz bizitzeko lanean ari diren hainbat elkarteri lekua egin gura izan die Udalak eta horretarako Ataldeko lokalak eraberritu ditu. Hainbat elkarte eta proiektuk izango dute euren tokia Euskal Gunean. Elkarteen lekua ez eze, herritarrak euskalduntzeko lekua ere izango da, horretarako Bermeoko euskaltegi biak kokatuko dira bertan; Berbalagunek ere bertan izango du bulegoa. Euskeraz Berbetan elkarteak bertan jarraituko du eta Busturialdeko Hitzak erredakzioa eta bulegoa bertan kokatuko ditu.

Bermeo: Ikastetxeetan herriko toponimia lantzeko ariketa bilduma sortu dabe

Toponimia Iruzkinik ez

2007. urtean aurkeztu zan Bermeoko toponimiaren ganeko lan sakona ikastetxeetara eroango dabe. Bermeoko leku izenak eta leku izen horreen historia eskolatik zein etxetik landu ahal izateko, ariketa bilduma zabala sortu barri dabe, Bitor Uriarte eta Irune Allika ikerlanaren autoreek ez eze, herriko ikastetxeko eta Udaleko Euskara Saileko arduranunek be alkarlanean

Irakurri berri osoa Correon

Bermeo: Piropo lehiaketa Bermeon

Aisialdia Iruzkinik ez

Bermeoko Udaleko Gazte Planak, Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ) eta Bermesex-ek antolatu dabe Igo Ligatzeko Esamoldeen Lehiaketa. Honen helburua, lagunarteko egoera informaletan euskerazko esamoldeak sustatzea da. Hizkuntzagaz jolastea, piropoak sortuz.

Lehiaketan, edonork hartu leike parte, izan be, lanak epaitzeko orduan maila bi bereiziko dira: 18 urtetik beherakoak eta 18tik gorakoak. Gaia piropoa izango da; hau da, ligatzeko erabili diran edo izan diran esamolde edo piropoak.

Irakurri albiste osoa Sustatun.

Bermeo: Bermeo impulsa la transmisión del euskera de padres a hijos con juegos

Transmisioa Iruzkinik ez

El Ayuntamiento de Bermeo ha organizado un nuevo curso destinado a promover la transmisión del euskera de padres a hijos en la villa marinera. La iniciativa, denominada ‘Gurasoen Txokoa’, comenzará el día 19 y acabará el 9 de junio. Las sesiones, de lunes a miércoles, tendrán una duración de dos horas.

El taller, que se impartirá en el euskaltegi AEK, permitirá a los asistentes «aprender cuentos, canciones y juegos en euskera, que luego podrán narrar a sus pequeños en casa», explicaron fuentes municipales. Los padres interesados en participar tendrán hasta el día 16 para completar su inscripción en el área de Euskera de la administración bermeotarra.
Cartel de grupos, venta de entradas…

http://www.elcorreodigital.com./vizcaya/20080502/costa/bermeo-impulsa-transmision-euskera-20080502.html