Iraila 15, 2011
Baliabideak, Irakaskuntza
Iruzkinik ez
Eskaintza zabala gertatu dute ikasturte berriari begira: tituluen baliokidetza, HABEren mailetako azterketak, 4. maila, tutoretzak, gazte etorkinak eta hizkuntza errefortzuak, auto-ikaskuntza ikastaroak, euskalkia, hitanoa, AISA ikastaroak eta merkataritza eta ostalaritzari zuzendutako ikastaroak. Berrikuntzen artean, aipatzekoa da Oñatin ere 4. mailako eskolak eskainiko direla aurten.
Irakurri berri osoa Goiena eta DVn
Azaroa 25, 2009
Baliabideak, Uncategorized
Iruzkinik ez
Abenduaren 3rako, Euskararen Eguna, prestatuko ekimena da atzo Debagunek aurkeztu zuena. ‘Niri euskaraz’ lelopean 3.500 pegatina atera ditu Debagoieneko euskara elkarteen elkargoak. Asmoa da, besteak beste, herriko dendetan eta udal langileen artean banatzea pegatinok. Gainera, ekimenean interesa duten eragileek pegatinak eskatzeko aukera izango dute azaroaren 26a baino lehen.
Irakurri berri osoa Goiena.net-en
Iraila 17, 2009
Baliabideak, Irakaskuntza
Iruzkinik ez
Euskalduntzearen maila guztiak, alfabetatzea, autoikaskuntza, gazte etorkinei zuzendutako hizkuntza errefortzuak, tutoretzak, euskalkia, hitanoa, merkatari eta ostalarientzako eskolak? Debagoieneko udal euskaltegiek eskaintza oparoa prestatu dute aurtengo ikasturterako, eta honen baitan berrikuntza bat: EGAtik gorako ikastaroa, laugarren maila, hain zuzen ere.
Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoa eta DV
Urria 14, 2008
Hizkuntza-eskubideak, Transmisioa
Iruzkinik ez
Hizkuntza komunitate minorizatuetako ordezkariei euskara eta euskal kulturaren aurrerapenak erakustea. Horiek dira Garabide kultur elkartearen Hizkuntza eta Herrien arteko bigarren truke programaren helburu nagusietako batzuk. Aurtengo egitasmoaren aurkezpena atzo egin zuten Oñatiko udaletxean eta, bertan, Garabideko koordinatzaile den Urko Kolomorekin batera, Lourdes Idoiaga alkateak, eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi den Rosarito Galdosek esku hartu zuten.
Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoa eta Diario Vascon
Iraila 11, 2008
Irakaskuntza
Iruzkinik ez
Hilaren 15ean, ‘sheriff’ bat izango da Eskoriatza eta Aretxabaletan ikasleak festa giroan ‘erreklutatzeko asmoz.
Dagoeneko abian da Debagoieneko Udal Euskaltegiek, 2008 – 2009 ikasturteari begira, burutzen diharduten matrikulazio kanpaina eta horren gaineko azalpenak emateko prentsaurrekoa eman zuten atzo, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxe berrian. Inaxio Garro, Leintz Udal Euskaltegiko lehendakaria eta Aretxabaletako alkatea; Arkaitz Biain, Arrasateko euskara zinegotzia; Karmele Agirregabiria, Leintz Udal Euskaltegiko zuzendaria eta Amaia Arana, Arrasateko Udal Euskalategiko zuzendaria izan genituen 2008/09 ikasturteari buruzko xehetasunak ematen.
Irakurri albiste osoa Diario Vascon eta Noticias de Gipuzkoan.