Apirila 17, 2012
Baliabideak, Irakaskuntza, Uncategorized
Iruzkinik ez
Sari horren helburua unibertsitateko ikasleen eta korporazioko enpresen artean euskaraz aurkezturiko karrera amaierako proiektu kopuru handiagoa garatzea da, eta horrela unibertsitate-enpresa harremanetan euskararen normalizazioa sustatzea. Halaber, Mondragon Unibertsitateko ikasleen eta ikasketen irakas-hizkuntza euskara izan arren, urtero aurkezten diren karrera amaierako 300 proiektuetatik % 25 soilik idazten da euskaraz, eta gainerakoak gazteleraz idazten dira.
Irakurri berri osoa Sustatun
Otsaila 24, 2012
Baliabideak, Uncategorized
Iruzkinik ez
Greba orokorraren deialdia dela eta, martxoaren 29-30ean egitekoak ziren Udaltop jardunaldiak aste bete lehenago izango dira.
Irakurri berri osoa Hari@n
Otsaila 16, 2012
Baliabideak, Soziolinguistika, Uncategorized
Iruzkinik ez
Aurten IV. ediziora heldu diren Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen topaketetan aztertuko den gaia bete-betean txertatzen da parte-hartzaile gehienen jarduera eremuan, ‘Nolakoa da gure (udalaren) hizkuntza-politika? Begiratu, mesedez, euskara sailetik kanpo’ baita martxoaren 29an eta 30ean Lasarte-Orian egingo diren saioetarako aukeratu den gaia.
Irakurri berri osoa DV eta Berrian
Otsaila 15, 2012
Baliabideak, EBPN, Transmisioa
Iruzkinik ez
Euskararen esperientzia ardatz hartuta, hizkuntza gutxituak biziberritzeko komunikabideek zer eragin izan dezaketen ikertu du Garabidek, eta liburu eta DVD batean bildu du lana. Alberto Barandiaranek idatzi du liburua, 65 orrialde ditu eta euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez argitaratu dute. Bideoak, aldiz, 14 minutu irauten ditu, Argiak ekoitzi du eta Maialen Sarasuak egin ditu errealizazio lanak.
Irakurri berri osoa Gara eta Goienan
Urtarrila 17, 2012
Baliabideak, EBPN, Hizkuntza-eskubideak, Uncategorized
Iruzkinik ez
Aurtengo erronkarik handiena lurgunea handitzea izango da eta azken Udal hauteskundeez geroztik, hogei udalekin harremanak izan ondoren, hurrengo hilabeteetan udal horietako askok mankomunitatean sartzeko eskaera egitea espero dute.
Irakurri berri osoa DVn
Urtarrila 11, 2012
Baliabideak, Irakaskuntza, Teknologia berriak
Iruzkinik ez
«Hitanoa, mintza hadi lagun!» hika egiten ikasteko gidaliburua oinarri hartu, Internetera egokitu, eta lehendabiziko on line ikastaroa jarriko du martxan Maramara taldeak heldu den astelehenean. Hamalau aste iraunen ditu; astean ordu eta erdi-bi ordu izanen dira eta, horretaz gain, ordu bateko mintzamen saioa, teoria soilik ez, erabilera ere landuko duelako ikasleak.
Irakurri berri osoa Gara eta DVn
Azaroa 4, 2011
Iritziak, Soziolinguistika
Iruzkinik ez
Nerabeen hizkuntza erabilera, euskararen normalizazioan dabiltzanen interesgune nabarmena da, gaur egun. Hezkuntza-sistemak euskararen ezagutza bermatzean bertatik igarotako belaunaldien bizimodua euskaraz garatuko zela aurreikusi zutenen ustea ez da bete, erabat behintzat. Herrian eta etxean euskararen presentzia esanguratsurik aurkitzen ez duten nerabeek euren arteko harremanetan eta, orokorrean, eskolaz kanpoko bizitzan, gaztelaniarako joera erakusten dute sarri.
Irakurri berri osoa Sustatun
Urria 24, 2011
Iritziak
Iruzkinik ez
Komunikazio korporatiboaren hizkuntz politika zehatz bat ezartzeko proposamen irekia da hau. Euskararen normalizazioa eta komunikazioaren eraginkortasuna izan dira irizpide nagusiak proposamena osatzeko. Hainbat betekizun dakar aldean proposamenak: erakundeen aldetik, hedabideen aldetik eta profesionalen aldetik. Jendea uste duguna baino aurrerago dagoela sinetsita nago, eta garaia da gauzak positiboki definitzeko.
Irakurri berri osoa Sustatun
Maiatza 8, 2011
Soziolinguistika
Iruzkinik ez
Según la Real Academia de la Lengua Española, el euskera es “la lengua hablada por los naturales” de Euskadi, Iparralde y Navarra. Para la gran mayoría es además un tesoro a cuya preservación se han dedicado miles de personas, miles de horas y mucho esfuerzo. En este sentido, los datos que ha hecho públicos el Gobierno Vasco en el Anuario de la opinión pública vasca 2010 al respecto de esta materia vienen a refrendar la idea de que el euskera es “el idioma por excelencia de los vascos”. Esto, al menos, es lo que opina el 54% de los vascos consultados en este estudio.
Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoan
Otsaila 24, 2011
Baliabideak, Soziolinguistika, Uncategorized
Iruzkinik ez
Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat? Haiek euskarara hurbiltzeko, zer eta nola egin daiteke udaletatik? gaia izango dute ardatz Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen III. topaketek. Apirilaren 7an eta 8an egingo dira Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Manuel Lekuona kultur etxean. Matrikulazio-epea zabalik da jada, eta martxoaren 24an itxiko da
Irakurri berri osoa hari@, DV eta NGn
Otsaila 19, 2011
Soziolinguistika
Iruzkinik ez
Mikel Zalbide euskaltzainaren ustetan, «diglosia» hitza ezin da erabili euskal gizartea definitzeko, arnasaguneetan izan ezik. Beraren iritziz, euskarak bizirauteko duen aukera bakarra denbora guztian eta esklusiboki erabiltzea da.
Irakurri berri osoa Garan
Otsaila 19, 2011
Etorkinak
Iruzkinik ez
Errusiara bizitzera joaten denak errusieraz ikasi behar izaten du, Finlandiara joaten denak finlandieraz. Gauza berdina gertatzen da munduko herrialde gehienekin; toki berri batera iristen dena herrialdera moldatu egiten da. Euskal Herrian egoera bestelakoa da, erdarekin, euskaraz jakiteko behar funtzionalik ez dagoelako. Hala ere, kanpotik etorri eta euskaraz ikasi nahi dutenen multzoa gero eta zabalagoa da.
Irakurri berri osoa Garan
Otsaila 18, 2011
EBPN, Hizkuntza-eskubideak, Soziolinguistika
Iruzkinik ez
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 66 udalen hizkuntza politikak ikertu ditu 2010. urtean, eta horietatik, hamaseik dituzte soilik euskal hiztunen hizkuntza eskubideak bermatzeko moduko politikak. Udalen %24 da hori.
Irakurri berri osoa Berria, Gara eta Deian
Abendua 30, 2010
Baliabideak, Hizkuntza-eskubideak, Merkataritza
Iruzkinik ez
Hitzarmenaren bidez, bi finantza erakundeek konpromisoa hartu dute UEMAko udalerrietan eskaintzen dituzten komunikazio guztiak euskaraz egiteko. Hitzarmenean, konpromiso zehatzak daude, eta bost urteren buruan osorik betetzea aurreikusten da.
Irakurri berri osoa Sustatu eta DVn
Iraila 24, 2010
Familia, Hizkuntza-eskubideak
Iruzkinik ez
Usurbilgo Udalak herriko Bake Epaitegiari haur jaio berriak euskaraz erregistratzea eskatuko dion mozioa onartuko du datorren astean. Herrian hainbat gurasok tramite hori euskaraz egiteko oztopoak izateak ekarri du Udalak jarrera hori hartzea. «Gure herrian euskaraz bizi nahi dugu, baina, hauxe paradoxa, jaiotzen garen une beretik urratzen zaigu euskaraz bizitzeko eskubidea», adierazi zuen atzo Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak.
Irakurri berri osoa Gara eta Berrian
Abuztua 7, 2010
Iritziak
Iruzkinik ez
Sutsua azalpenetan, pasionala bizitzan, eskarmentuz betea, buruko errota etenbako gira-biran, Xabier Amuriza hezur-haragizko tsunamia da, bizi-indarrez gainezka dagoen pertsona. Bere azken proiektua: ‘Osoa, lehiakorra, nazionala. Euskara batuaren bigarren jaiotza’ saiakera
Irakurri berri osoa Deian
Uztaila 21, 2010
Baliabideak, Dirulaguntzak, Soziolinguistika
Iruzkinik ez
Gazteen artean euskara zenbat erabiltzen den eta zein generotan egiten duten ikertzeko lau urteko beka aurkeztu zuen atzo Mintzola Fundazioak. Halaber, hitanoa sustatzeko ekimenak jarriko dituzte martxan. Zumaian eta Azpeitian egingo dituzte, eta eskoletan landuko dituzte. Webgune bat ere jarri dute martxan Mintzolaren helburuak, egitasmoak eta informazioa eskuragarri ipintzeko.
Irakurri berri osoa Hari@an
Ekaina 23, 2010
Baliabideak, EBPN, Iritziak
Iruzkinik ez
Herri eta auzoetako euskara elkarteek hogei urtean egindako lanaren eskarmentua jaso du Topagunea euskara elkarteen federazioak liburu batean: Entitateak euskalduntzeko metodologiaren garapena: elkarteetan eragiten hitzarmengintzaren bidez. Euskalduntze lan horretan diharduten euskara taldeei zein udalei proposamenak eta gomendioak egiteko tresna da.
Irakurri berri osoa Berria eta Hari@n
Ekaina 23, 2010
Iritziak, Teknologia berriak
Iruzkinik ez
Interneten erabiltzen diren hizkuntzei buruzko ikerketa baten arabera, euskararen jarduera maila handia da, euskal hiztunen kopurua kontuan izanda. Sareak komunikatzeko bide berriak ematen ditu, igorle-hartzaile eskema lineala goitik behera aldatuz.
Irakurri berri osoa Garan
Ekaina 9, 2010
Aisialdia, Baliabideak, Irakaskuntza
Iruzkinik ez
Joxean Sagastizabalek primeran sekulako arrakastaz islatu zituen ‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ liburuan baserri giroan murgiltzen den urbanita euskaldun berriaren gorabeherak. Juan Martin haren abenturak gogoan, eleberriaren izenburua baliatu dute Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak esperientzia berri bat abian jartzeko: urtean zehar mintzapraktika programetan parte hartzen dutenei udan euskara baserrian praktikatzeko aukera emateko, alegia.
Irakurri berri osoa DV eta Sustatun