Martxoa 17, 2011
Baliabideak, Teknologia berriak, Uncategorized
Iruzkinik ez
Euskaldunok euskara jakiteko ez ezik, euskara erabiltzeko trebatu beharra…
Hona hemen horretan ikasteko, hausnarketa egiteko aukera bat.
Zuzenean sartu www.aritu.eu webgunean edo www.gernika-lumo-euskaraz.com webgunetik abiatu ahal izango duzue.
Zer da aritu.eu?
Noizbait baten batek euskaraz erantzun ez dizulako haserretu bazara, edo zure koadrilan erdaldun bat etorri delako erdaraz egin baduzu, edo ¿queeeeeeé? galderaren aurrean erdaraz erantzun baduzu inoiz, animo, aritu.eu zure lekua izan daiteke.
Egoera horiek eta beste batzuk aldatu, moldatu nahi badituzu aritu.eu-k lagundu zaitzake. Aldaketaren giltza askotan norberarengan egoten da, jakin badakigu ez dela giltza bakarra, beste batzuk ere badira, baina zuk zeurea. Aritu.eu euskaraz aritu nahi duenarentzat ARTEZ EUSKARA ZERBITZUAk garatutako laguntza gunea da.
Azaroa 4, 2010
Baliabideak, EBPN, Teknologia berriak
Iruzkinik ez
Gernika-Lumoko Euskara sailaren webgune berria aurkeztu zuten atzo goizean kultur etxean. Idoia Fernandez Gernika-Lumoko Euskara zinegotziak adierazi duenez, «webgune berria euskaraz dagoen informazioa biltzeko eta zabaltzeko sortu dugu». Herrian euskaraz dagoen guztia «Internet bidez mundura plazaratzeko» aukera eskaintzen du tresna berriak.
Irakurri berri osoa Busturialdeko Hitza eta Correon
Ekaina 4, 2010
Baliabideak, Uncategorized
Iruzkinik ez
Euskara Zerbitzuak eskolekin eta elkarteekin elkarlanean argitaratutakoak, beste erakunde batzuekin jorratutakoak eta beste bide batzuetatik lortutako material interesgarriak daude, guztiak herriko egunerokotasunari eta hurbileko euskarari lotuak. Guztira 32 bat produktu. Iaz, hainbat eta hainbat produktu agortu ziren. Zelan ez, doakoak izan ziren gehien eskuratu zituztenak herritarrek, kopuru handiena ere horiena baitzen. Batez ere, bi hiztegitxo: Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua, eta Eskuko Hiztegia (etorkinena). DVD eta CDek ere arrakasta izan zuten, eta herritarrek bi euro ordainduta Gernikako Bonbaketaren DVD guztiak eroan zituzten, eta salmahaia Bulun-Bulunka CD barik utzi ere bai.
Urtarrila 18, 2010
Baliabideak, Transmisioa
Iruzkinik ez
Gernikazarra Historia Taldeak, herriko pasadizo, gertaera, pertsonaia eta historian zeharreko sasoi bereziei buruzko ikerketak burutzea du helburu sortu zenetik. Gernika-Lumoko Euskara Sailaren asmoa euskara normalizatzeko ekintzak indartu eta bultzatzea da, euskara erabiltzeko aukerak ematea gura duenaren eskura. Bi aldeen elkarlanak emaitza berri bat dakar: zortzi unitate didaktiko, euskaraz, herriko historiari buruzkoak, ikastetxeetan banatzeko.
Abendua 17, 2009
Dirulaguntzak, Uncategorized
Iruzkinik ez
2010erako aurrekontuak zelan banatuko diren erabakiko dira bertan. Iaz bezala, Udalaren Euskara arloak batzarrean erabakitakoa onartu eta bere egingo du, euskararen inguruko proiektuak baloratu eta dirua zelan banatu eztabaidatu ostean. Beraz, dei berezia egiten die Euskara sailak parte hartu gura duten guztiei: euskaragaz zerikusia duen edozein elkarte eta norbanakori.
Abendua 17, 2009
Lan mundua
Iruzkinik ez
Zenbakiak bakarrik ez, nomina osoa euskaraz jaso gura izanez gero, edo, enpresen kasuan, nominak euskaraz ere eman gura izanez gero, Gernika-Lumon erraztasunak izango dituzte. Euskara sailak, herriko aholkularitza zerbitzuekin elkarlanean, nominak euskaratzeko kanpaina abiarazi du: ‘Zenbatekoa bakarrik ez!’ lemapean. Helburu nagusia sentsibilizatzea da, edozein agiri ofizial bezala, nominak ere euskaraz eman edo jasotzea posible dela zabaltzeko. Neguko aparteko ordainsaria gustura jasotzen bada, euskaraz, aparteko ordainsaria ez ezik, ordainsari aparta jaso eta oraindino gusturago.
Informazio gehiago Gernika-Lumoko Euskara saila
Abendua 1, 2009
Baliabideak, Uncategorized
Iruzkinik ez
Euskarazko produktuak erosteko kanpaina ipiniko du martxan Gernika-Lumoko Udaleko Euskera sailak. Gaur hasi eta abendu osoan zehar produktu horiek merkeago erosi ahal izango dira herriko zenbait dendatan.
Irakurri berri osoa Busturialdeko Hitzan
Ekaina 29, 2009
Baliabideak, Merkataritza
Iruzkinik ez
Duela lau urte eratu zuen lehenengo aldiz “EUSKERAZ EROSTEA, ESKUBIDE GOXOA!” kanpaina Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak. Aurten ere, helburu berdinekin eta leloa zerbait egokituz (EUSKARAZ EROSTEA, KONFIANTZA OSOKOA!), ekainaren 29tik uztailaren 4ra bitartean garatuko da merkatariei eta, zeharka, kontsumitzaileei zuzendutako kanpaina hau.
Irakurri berri osoa hemen
Ekaina 15, 2009
Baliabideak, Dirulaguntzak, Lan mundua
Iruzkinik ez
Bizkaiko Foru Aldundiak 2008ko abenduan Dekretu bat argitaratu zuen, euskararen erabilera sustatzeko planak 2009an burutuko dituzten enpresentzako diru-laguntzak ematearren. Orain, maiatzaren 14ko Bizkaiko Boletin Ofizialean, argitaratu egin da ebazpena eta diru-laguntzen zerrenda. Aldundiak jasotako eskabideak 30 izan dira, euretatik 27 onartuak eta 3 baztertuak (Batz. Kooperatiba, Bilbao Bizkaia Kutxa, Cespa enpresa) arrazoi desberdinak oinarri. Onartu diren 27 eskabideetatik sei Gernika-Lumoko enpresenak ditugu.
irakurri berri osoa hemen
Apirila 6, 2009
Baliabideak, Dirulaguntzak, Merkataritza
Iruzkinik ez
Gernika-Lumoko Udalak herriko merkatari eta enpresariak Geure Berbie Euskeraz kanpaina sar daitezen sustapen kanpaina berezia egin du.
Kanpaina 2008ko abendutik 2009ko martxora burutu da, “Zabaldu ateak euskerari” lemapean. Diptikoaren mezuak bete-betean lotzen da merkataritza, ostalaritza eta enpresen izaerarekin. Kanpainaren irudia saltoki bateko ateak izan dira, “cerrado” errotulua zintzilikatuta duela; horrela, modu grafikoan, errez eta arin ulertu da mezua.
Irakurri berri osoa hemen
Apirila 1, 2009
Baliabideak, Transmisioa
Iruzkinik ez
Bi urteko epean zortzi unitate didaktiko taxutu eta lau urteko epean guztiak argitaratzeko konpromisoarekin, Gernikazarra Historia Taldeak eta Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Sailak hitzarmena sinatzea adostu dute.
Irakurri berri osoa hemen
Martxoa 17, 2009
Baliabideak, EBPN
Iruzkinik ez
Iazkoan, 2008an “Geure Berbie Euskeraz“ hitzarmengintza kanpainan dauden elkarteen euskara erabilerak gora egin du % 1,03 puntu (2008 hasieran %64,12; 2008 amaieran % 65,15).
Beste urte betez euskararen normalizazioa bultzatzeko elkarteekin elkarlanean aritu gara.
Elkarteetako partaideek hitzarmen horri esker euskararen presentzia areagotzeko konpromiso batzuk hartu ohi dituzte eta Udaleko Euskara Zerbitzuak konpromiso horiek betetzen laguntzen die elkarteei.
Irakurri berri osoa hemen
Martxoa 6, 2009
Merkataritza
Iruzkinik ez
Duela 14 urte Gernika-Lumoko Udala merkataritzan euskara sustatzeko egitasmoa hasi zen lantzen. Egitasmo horren barruan kokatzen da Geure Berbie Euskeraz! kanpaina. Herriko denda eta establezimenduetan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea du helburu, besteak beste.
Irakurri berri osoa Euskararen Berripaperan