Gernika: Nabarmen igo da euskararen erabilera Gernikako negozioetan

Lan mundua, Merkataritza Iruzkinik ez

Gernikako Udaleko Euskera Zerbitzuak jakitera emon dauanez, herriko profesionalen artean «gero eta euskera gehiago erabiltzen da». Izan be, igaz, bertoko 47 enpresariek bat egin eben ‘Geure berbei euskeraz’ izeneko hitzarmenagaz. Aurreko kanpainaren aldean, beraz, euskararen alde egiten daben profesionalen kopurua % 30 igo da.

Irakurri berri osoa Correo eta Busturialdeko Hitzan

Gernika: lankidetza-hitzarmena udala eta Euskaltzaindiaren artean

Toponimia Iruzkinik ez

Gernikako toponimoak eta herriko ageriko hizkuntza-paisajea normalizatzea xede duen lankidetza hitzarmena sinatu dute Gernikako Udalak eta Euskaltzaindiak.

Hitzarmen horren arabera, Euskaltzaindiaren eginkizunik nagusiena izango da toponimia bildu, finkatu, arautu eta normalizatzeari buruzko aholkuak eta irizpenak eskaintzea. Era berean, Akademiari dagozkio ikerketaren zuzendaritza eta aholkularitza zereginak.

Gernika: Gernikako Udalak unibertsitate mailako udako ikastaroak euskaraz egiteko dirulaguntzak emango ditu.

Dirulaguntzak Iruzkinik ez

Gernikako Udalak unibertsitate mailako udako ikastaroak euskaraz egiteko dirulaguntzak emango ditu.

Laguntza gehienez ere matrikularen 70koa izango da. “Orain arte udalak euskara ikasteko laguntzak eman ditu” aipatu du Idoia Fernandezek Gernika-Lumoko Euskara arrloko zinegotziak. “Hemendik aurrera pauso bat eman nahi dugu, herritarrak goi mailako ikasketak euskaraz egitera bultzatuz” gaineratu du.

Irakurri albiste osoa Hitzan

Gernika:«Euskaraz Bai Astea» antolatu dute hainbat erakundek

Aisialdia Iruzkinik ez

Kontseiluaren 10.urteurrena ospatzeko, erakundeak berak, Udaleko Euskara Zerbitzua, Seber Altube Ikastola, AEK, Busturialdeko Euskaraz Bizi elkartea eta Artez euskara zerbitzuaren laguntzaz, «Euskaraz Bai Astea» antolatu du. Egitarauari atzo eman zitzaion hasiera eta 24ra arte ekintza ugari izango dira Elai-Alai aretoan. Gaur, graffitiak izango dira protagonista 20.00etatik aurrera, Elai-Alai areto aurrean. Bihar, Kontseiluaren adierazpenarekin bat egiteko ekitaldia ospatuko da eta ostegunean, adierazpen horrekin bat egiteaz gain, bideo bat grabatuko dute.

Irakurri albistea Garan.

Gernika: Gernikako etorkin gazteak euskal mundura erakarri gura dabez

Etorkinak Iruzkinik ez

Gernikako Udala eta AEK Euskaraz Kooperatiba Elkartea etorkin gazteak euskal mundura erakartzeko plan estrategikoa diseinatzen hasiko dira, laster. Izan be, atzo bertan sinatu eben eragile biek egitasmoakazko alkarlanerako hitzarmena.

Proiektuaren helburu nagusia da etorkin barriak euskal mundura hurreratu daitezen eta herriaren parte be sentitu daitezen. Horretarako, euskal hizkuntza landuko dabe etorkin barriakaz, beti be, ikasketa saioak modu ludiko eta dinamiko batean antolatuta. Egitasmoa, 12 urtetik 24 urtera bitarteko udalerriko etorkinei zuzenduta dago. Lanari eutsi aurretik, hizkuntza ikasteko orduan etorkinak daukezan arazo edo beharrizanak aztertuko dabez programaren bultzatzaileek. Proiektua gauzatzeko, Gernikako udalak 12.000 eurogaz lagunduko dau.

http://www.elcorreodigital.com./vizcaya/20080507/costa/gernikako-etorkin-gazteak-euskal-20080507.html

deia Etorkin gazteak euskarara erakartzeko plana sinatu da