Hondarribia: Gure euskararen erronkak

Baliabideak, EBPN, Soziolinguistika Iruzkinik ez

«Udal hizkuntza politikaren norabidea eta markoa ezartzea gure hiritarrek euskara erakargarria ikusi eta hau erabili dezaten». Hauek dira Txomin Sagarzazu euskara eta kultura zinegotziaren hitzak Euskara Biziberritzeko Planaren inguruan, abenduaren 20an Udal Batzarrak aho batez onartu zuen egitasmoa eta 2015 arte zeharkako 114 ekintza proposatzen dituena. Proiektu berri hau 2005ean onartu zenaren ordez aurten martxan jartzen hasiko da eta gure euskararen egoerari buruz hitz egiteko aitzakia ezin hobea da.

Irakurri berri osoa DVn

Hondarribia: Euskarak badu lekua aisialdian

Aisialdia, Baliabideak Iruzkinik ez

Jolasetan parte hartu, abestu, eskulanak egin, suaren inguruan dantzatu eta mota guztietako ur-ekintzekin freskatu. Hauek dira Hondarribia eta Irungo 150 haurrek egin dituzten jarduerak Arabako Zuhatza Irlan Betti Gotti Euskara Kultur Elkartearen eskutik. Taldeak zortzigarren urtez udalekuak antolatu ditu eta aurten haurren kopurua handitu behar izan zuten itxaron zerrenda luzea zegoelako.

Irakurri berri osoa DVn

Hondarribia: Euskara merkataritzan gehiago agertzeko lanak egingo dira

EBPN, Merkataritza Iruzkinik ez

Jakina denez, euskararen ezagutza eta erabilera askotan ez datoz bat. Hala gerta-tzen da era denda eta tabernetan baina udaletxeko euskara zerbi-tzuak distantzia hori murrizten darrai ‘Euskara Hondarribiko Merkataritzara’ kanpainarekin.
Egitasmo hau, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan dago eta Siadeco enpresarekin bat egin du udalak euskararen erabileraren diagnosia egiteko.

Irakurri berri osoa DVn

Hondarribia: Euskararen erabilera sustatzeko hitzarmenak sinatuko dira gaur

Baliabideak, EBPN Iruzkinik ez

Hondarribiko herri-elkarte eta erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa martxan jarri berria da. Egitasmo horrek, herri-elkarte eta erakunde bakoitzari, bere egungo hizkuntza errealitatetik abiatuta, euskararen erabilera areago-tzeko konpromisoa hartzea proposatzen die.

Irakurri berri osoa DVn

Hondarribia: Udalak eta futbol elkarteak akordioa sinatu berri dute euskararen alde

Aisialdia, Baliabideak, EBPN Iruzkinik ez

Euskararen aldeko lankidetza hitzarmena sinatu berri dute Hondarribiako Udalak eta Hondarribia Futbol Elkarteak. Sinaduraren ekitaldian, Aitor Kerejeta alkateak eta Mikel Gilek, Hondarribia Futbol Elkarteko presidenteak, hartu zuten parte eta bertan izan ziren ere Xabier Tife eta Ixabel Olazabal, Kiroletako eta Euskarako zinego-tziak, alegia. Bertan aipatu zenez, hurrengo akordioa Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiarekin egingo du Udalak, horrela euskararen normalizazio prozesuan urrats berri bat emateko.

Irakurri berri osoa DVn

Hondarribia: Euskaldunizar Hondarribia

Irakaskuntza Iruzkinik ez

Mejorar el índice de vascoparlantes en el municipio. Ese es el objetivo que todos los años en estas fechas se marca el euskaltegi municipal en puertas del inicio del nuevo curso que se prolongará hasta el mes de junio.
El plazo de matriculación finaliza mañana. Los interesados pueden pasar por las dependencias, que se encuentran situadas junto al frontón Jostaldi en el horario comprendido entre las 10.00 y las 13.00 horas y entre las 16.00 y las 19.00 horas

Irakurri albiste osoa Diario Vascon.

Hondarribia: Pako Aristi euskal idazlea San Jose ikastetxeko Euskararen Astean

Irakaskuntza Iruzkinik ez

HONDARRIBIA. DV. San Jose ‘Guru-tzearen Alabak’ Ikastetxea 11. urtez jarraian, Euskararen Astea ospatzen ari da egunotan. Udazkenean Bakearen Astearekin egin ohi duten bezala, honako honetan ere, ikastetxeko Euskararen Normalkuntzako Planari jarraituz.
Antolatutako aste berezi hau gaur bukatuko da. Eta bistan denez, egitarauaren egunik indartsuena amaiera ekitaldirako utzi dute. Goizeko 10:30ean HH eta LHko 1. eta 2. mailek arrantzaleen jokoak izango dituzte. Bigarren txanda batean, 11:30ean, 3. eta 6. maila artekoek hartuko dute parte jolas berean. Hortaz, ume guztiak bakeroak, niki txuri bat eta arrantzale zapiaz jantzita joan dira ikastetxera gau.

http://www.diariovasco.com./20080424/bidasoa/pako-aristi-euskal-idazlea-20080424.html

Guztia irakurri…