Urtarrila 19, 2012
Baliabideak, Familia, Irakaskuntza
Iruzkinik ez
Otsailaren hasieran (datak zehazteke daude), 2012/13 ikasturteko aurrematrikulaziorako aldia zabalduko da. Horregatik Udalak, bere Euskara Arloaren bitartez, kanpaina bat abiatu du, 2009 eta 2010 urteetan jaiotako Laudioko 322 umeei zuzendua. Izena: “D bitamina: aberastu bere heziketa!” Bere bitartez umeek hazi ahala neurtzeko gailu bat eta D hezkuntza-eredua (euskara hutsezko irakaskuntza) aukeratzearen aldekoak batzen dituen eskuorri informatibo bat jasoko dituzte.
Urtarrila 10, 2012
Baliabideak, Irakaskuntza, Transmisioa
Iruzkinik ez
Zabaltzeko moduko ideia izan dute Laudion, eta, gauzatzeaz gain, ongi dabilela frogatzen ari dira egunotan ere. Ilobekin hobeto komunikatzea lortzeko, aitona-amonentzako euskara ikastaroak egiten ari dira AEK euskaltegian.
Duela lau urte hasi ziren ikastarookin. Ideia udaletik jaso zuteela dio Eguzkine Iurrebaso irakasleak. Ikasleen ezaugarrietara moldatu dute ikastaroa. «Ilobekin aritzeko eguneroko egoerak eta elkarrizketak lantzen ditugu». Erritmoa ere apalagoa da, helburua ez baita goi mailako euskara ikasketak egitea.
Irakurri berri osoa Berrian
Abendua 23, 2011
EBPN, Soziolinguistika
Iruzkinik ez
El euskera va ganando terreno en Laudio. El uso real de la lengua vasca en la calle y espacios de ocio se ha duplicado en la última década, al pasar de ser utilizado por el 3,69% de la población en 2001 a situarse en torno al 7,5% en este año que está a punto de cerrarse.
Irakurri berri osoa Deian
Iraila 6, 2011
Aisialdia, Baliabideak, Familia
Iruzkinik ez
Ekimen honek ez du parta hartzaile mugarik izango, irekia eta edonork parte hartzekoa delako, baina edukiengatik, umeen (0-12 urte) beharrei begira diseinatuta dago. Doakoa izango da. Irailaren 12an hasi eta 27an bukatuko da. Egun guztietan ikuskizunen bat eta tailerrak egongo dira.
Hona hemen informazio osatuagoa
Abuztua 23, 2011
Baliabideak, Dirulaguntzak, Irakaskuntza
Iruzkinik ez
Dagoeneko onartuta eta ordainduta daude 2010/11 ikasturterako Laudio Udalak bere Euskara Arloaren bitartez ematen dituen euskara ikasteko bekak. Denetara 188 izan beka arruntetako deialdira aurkeztu diren eskaerak eta 13 aitita-amamentzako ikastaroenera, berau ere Euskara Arlotik antolatu eta ordaindua.
Guztira 37.937,52 euro banatuak ditu dagoeneko Euskara Arloak. Horri gehitu behar zaizkio, uztail, abuztu eta irail hiletako ikastaroetarako gastatuko diren 5.900 euroak. Ezbairik gabe, ahalegin ekonomiko itzela.
Bekak, eskatu dituzten LAUDIOAR GUZTI-GUZTIEI onartu zaizkie, edozein herritan edo euskaltegitan eginda ikasketak. Baldintza bakar batekin: eskoletara joatea (gutxieneko asistentzia, % 85ekoa).
Ekaina 2, 2011
Aisialdia, Baliabideak
Iruzkinik ez
Laudio udalak, bere Euskara Arloaren bitartez, bost urteko programa bat abiaraziko du, ume txikiengan, IRAKURZALETASUNA aktibatzeko asmoz. Hastapeneko bileretako emaitzen arabera parte hartzaileak izango dira, udal liburutegiaz gain, Lateorro, Lamuza, Fabian Legorburu eta Ikastola ikastetxeetako umeentzako hainbat gela. La Milagrosa da parte ez hartzea erabaki duen bakarra. Bestetik, Euskara Arloa izango da, ahalegin handiz, proiektuaren gastua bere osotasunean finantzatuko duena.
Irakurri informazio gehiago hemen
Apirila 28, 2011
Baliabideak, Irakaskuntza
Iruzkinik ez
Quince días, un mes o dos meses practicando euskera, acogido por una familia euskaldunzaharra que resida en baserris de Gipuzkoa, Iparralde o de zonas rurales de Álava, Bizkaia o Navarra. Es lo que propone el Ayuntamiento de Laudio para las vacaciones estivales a vecinos mayores de 18 años que acrediten haber cursado el octavo novel de aprendizaje de la lengua vasca o posean un perfil equivalente.
Irakurri berri osoa Noticias de Alavan
Martxoa 7, 2011
Aisialdia, Baliabideak, EBPN
Iruzkinik ez
Udalak onartutako EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (2008-2012) barruan, jarraibide estrategikoetatik lehenesgarrietako bat, Laudioko umeen euskararen erabileran eragiteko, aisialdian ekimen egokiak antolatzearena da. vHorietako bat, “TILIN-TALAN, umeak hegan” izango da, udaberriko igandeetan egun osoko ekimenez osatua. Martxoaren 27an hasi eta maiatzaren 29 amaituko den programa honetan, Lehen Hezkuntza umeak leku batetik bestera eramango dira, zeharka-meharka, inguru-minguru… Hortik bere izena “tilin-talan” (“dilin-dalan” batueraz), kanpaiek eta zabuek egiten duten joan-etorriko higidurari erreferentzia eginez.Hartzaileak, Lehen Hezkuntzan matrikulatuta dauden Laudioko umeak izango dira (6-11 urte, gutxi gorabehera). Ume hauek txango-egun horietako bakoitzean, bidaiaz gain, aparteko tailer eta jolas batzuk egingo dituzte, betiere hizkuntza ohituretan eta hizkuntzaren kalitate-hobekuntzan eragiteko asmoz.
Martxoa 3, 2011
EBPN barne normalizazioa
Iruzkinik ez
Laudio udalaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2008-2012 Planaren barruan, 2011n bertako hamabost langilerekin interbentzio berezia egingo da: lanpostu estrategikoetan diharduten hamabost langile hauen lan jardunak eta horietan dauden behar komunikatiboak aztertuko dira.
Horren ostean, bakoitzari euskaraz aritzeko proposamenen bat egingo zaio. Proposamen horietatik abiatuta, langile bakoitzak plangintza pertsonalizatua izango du. Plangintza horietan zehaztuko dira, alde batetik, lehentasunak, bestetik, lehentasun horiek egikaritzeko behar diren trebakuntza zehatzak eta, azkenik, trebakuntza eta proposamen horien jarraipena eta ebaluazioa.
Urte osoko lan xumea, baina euskararen erabileraren normalizazioari beste hobekuntza ekarriko diona…
Azken oharrak: langileek modu boluntarioan hartuko dute parte eta proiektuaren garapenaz eta langileen trebatzeaz EMUN enpresako Txerra Rodríguez teknikaria arduratuko da.
Martxoa 2, 2011
Baliabideak, EBPN, Hizkuntza-eskubideak
Iruzkinik ez
Bere bitartez arautuko da udal zereginertako hainbat atal: zerbitzu hizkuntza, barne komunikazioak, udal inprimakiak, ageriko idatzizko elementuak, udal zigiluak, programa informatikoak, udal erregistroa,jakinarazpenak, kanpo komunikazioak, lan hizkuntza, udal organoak, itzulpen politika, udal menpeko langileak, beste administrazioekiko harremanak, kontratuak eta hitzarmenak, zerbitzuen kontratazioa, toki
izenen erabilera, seinaleak, jarduerak eta abar.
Irakurri testu osoa hemen
Abendua 17, 2010
Baliabideak, Irakaskuntza
Iruzkinik ez
Aurreko urteetan bezala, 2011n ere izango dituzte aitita-amamentzako euskara ikastaro bereziak Laudion. Eskolak urtarrilaren 10ean hasiko dira eta ekainaren 22an bukatu. Astelehen eta asteazken guztietan (eskola-egutegiari jarraiki) burutuko da. Ordutegia, 17:00-19:00 izango da eta, denetara 46 eskola egun eta 92 ordu izango dira. Ikastaro honen helburua ez da goi mailako euskara ikasketak egitea, sarritan zaintzen diren bilobekin euskarazko oinarrizko elkarrizketak izatea baizik.
Irakurri berri osoa Euskaraban
Abendua 1, 2010
Baliabideak, EBPN, Hizkuntza-eskubideak
Iruzkinik ez
Pasa den azaroaren 29ko Udalbatzan onartu zen behin behingoz Laudio udalerrian euskararen erabilera sustatzea xede duen udal ordenantza. Ordenantzaren edukia ALHAOn argitaratzen denetik 30 eguneko epea irekiko da erreklamazio eta ekarpenak egin ahal izateko.
Irakurri testu osoa laudioibarra-n
Urria 5, 2010
Baliabideak, EBPN barne normalizazioa, Transmisioa
Iruzkinik ez
Laudioko udaletxeko bulegoetan, euskara praktikatzeko eta erabilera sustatzeko asmoz sortutako mintza taldeak abiatu dira, Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2008-2012 Plan Estrategikoan jasotakoari jarraiki.
Ekimena, euskararen erabilera sustatzeko “Sar ezazu hanka” izeneko programa nagusiagoaren adar bat da.
Denetara, 37 dira modu erabat boluntarioan ekimen honetan parte hartzeko izena eman duten langileak, bulegoetan dauden postuen ia erdia.
Astean ordubete euskara praktikatzeko aitzakiarekin, topagune horiek euskararen erabilerako katalizatzaile bihurtu dira eta lehenengo edizioarekin batera (hau bigarrena da) oso nabariak izan dira hizkuntza-ohituretan eragindako aldaketak.
Bilakaera hori kontrastatzeko, oso baliagarria suertatzen ari da uda aurretik eta uda ostean EMUN enpresaren bitartez egiten ari den ahozko harremanen azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa.
Euskara praktikatzeaz gain, mintza-lagun talde horietan aparteko ikastaroak, ekimenak… egingo dira.
Langileak, hiru taldetan banatuta daude, nahi edo beharren arabera, astearte, asteazken edo ostegunetan, betiere 8:00-9:00 ordutegian, lanari ahalik eta kalte gutxien egiteko. Arlo bereko langile bat baino gehiago dagoenean, talde ezberdinetan banatzen dira, lanean kalte gutxiago egiteko. Lagunarteko harreman berriak puztea bilatzen da, bestetik, eta horregatik aldez aurretiko lagun taldeak zatitzeko ahaleginak egiten dira mintza taldeak sortzean.
Honelakoetan eta antzekoetan parte hartzeko, Alkatearen baimena dago eta 0,00 euroko kostea du. Eta, esan bezala, oso emaitza oneko ekimena eta alde guztietako balorazioetan bikain nota duena.
Iraila 29, 2010
Aisialdia, Baliabideak, Transmisioa
Iruzkinik ez
“Sorgin Zapatuak” umeentzako programa bat da, umeen aisialdian euskara txertatzeko. Larunbatetan egiten denez eta Laudioko pertsonaia mitiko ezagunena sorgin bat denez (“Lezeagako sorgina”), izen hori eman zaio (‘sábados encantados’ da bere gaztelerazko ordaina).
Monotonian ez jausteko eta umeek leku zehatz bati ez lotzeko, espazio, formatu eta eragile diferenteekin garatzen da, senti dezaten euskara presente dagoela gizarteko hainbat esparrutan eta ez soilik leku zehatz batzuetan.
Guztietan, halere, eskema bera errepikatzen da: ikuskizun bat eta tailerrak, euskara hartzeko eta emateko asmoz eginak. Jolasak edo askari-tarteak (arratsaldez denean) euskara une informalagoan erabiltzeko baliatzen da.
Oro har esan daiteke, 2-12 urte bitarteko umeei zuzendutako programa dela baina ez dago arazorik adin horietatik kanpokoak onartzeko.
Iraila 22, 2010
Aisialdia, Baliabideak, Transmisioa
Iruzkinik ez
Arrakasta handikoa izan zen, aurreko ikasturterako Laudio Udalak bere Euskara Arloaren bitartez euskara praktikatzeko helburuarekin gazteei zuzendutako mendi irteeren programazioa. OXIGENOA EUSKARARI zuen izena eta euskara praktikatzeko SAR EZAZU HANKA programa nagusiagoaren adar bat zen.
Are gehiago, hain izan da ona ekimen honen balorazioa ezen errepikatu ez ezik indartu ere egingo da. Hemendik aurrera, BI IKASTURTEKO programazioa izango da, hau da, iraupen luzeko ekimena.
Irteerekin batera, hainbat ikastaro antolatuko da: elikadura, orientazioa, eskalada, botanika, izar-konstelazioak, sukaldaritza eta abar. Bestetik, txango bakoitzarekin txosten bat osatuko da eta ikasleek, bestetik, euren esperientziak kontatuko dizkigute propio egin duten blog-ean.Beraz, oso ekimen osatua izango da.
Ekimen hau Laudioko ikastetxeetan DBH ikasten duten ikasleei zuzenduta dago. Izena ematen animatzeko, hitzaldi batzuk (diaporama batekin) antolatuko dira, urrian zehar, esandako ikastetxeetan. Haiekin batera, goi mendiko materialen erakusketa.
Irakurri berria Deia eta Correo
Iraila 9, 2010
Baliabideak, EBPN barne normalizazioa
Iruzkinik ez
2010eko apirila eta ekaina bitartean Laudioko udaleko 30 langileen hizkuntza ohiturak aztertu ziren, “Mintzagrama” izeneko tresnaren bidez. Baina lan honen helburua ez zen diagnostiko soila egitea, hizkuntza ohitura horietan aldaketak eragitea baizik. Bestela esanda, euskaldunak euskaldunari euskaraz egiten hastea.
Hori dela eta, iraila eta abendua bitartean, 30 langile horiei jarraipena egingo zaie, zenbait hizkuntza ohitura aldatzeko prozesuan laguntzeko asmoarekin. Programa hau garatzeko, EMUN hizkuntza zerbitzuetarako enpresako teknikari bat jardun du, datorren astetik aurrera, esparru honetan duten eskarmentu handia gure zerbitzura jarriz.
Horrez gain, abendua amaitu aurretik, egindako aurrerapenak ebaluatu egingo dira. Eta partaideei euren iritzia eskatuko zaie balora dezaten egindako lana, datozen urteetarako neurri zuzentzaileak proposatuz.
Iraila 9, 2010
Baliabideak, Dirulaguntzak, Irakaskuntza
Iruzkinik ez
Todos los vecinos de Llodio que han decidido estudiar euskera han recibido en estos días las becas que otorga el Ayuntamiento para sufragar los gastos de matrícula. El área municipal de Euskera recordó ayer que se han tramitado 185 solicitudes para los cursos normales y otras 10 para el cursillo especial para abuelos.
Irakurri berri osoa Noticias de Alava eta Correon
Iraila 6, 2010
Baliabideak, Familia
Iruzkinik ez
Aste honetan hasiko da ikasturte berria eta horrekin batera umeen poz eta negarrak (gutxi). Eta haiekin batera, GURASO ASKOREN KEZKA, zer eta nola egin ez dakitela. Zalantza horietako batzuk argitzeko ikastaro tailer bat (“CÓMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKERA”) antolatu du Laudio Udaleko Euskara Arloak, urriaren 4an, astelehena, 17:30-19:00 ordutegia eta Herriko Plazako hitzaldi aretoan. Sarrera libre eta doakoa da. HITZALDIA GAZTELERAZ IZANGO DA eta Ebete taldeko Iñaki Eizmendik emango du.
Abuztua 31, 2010
Aisialdia, Baliabideak, Transmisioa
Iruzkinik ez
Udako oporrak atzean utzita, datorren ostegun eta ostiralean (irailaren 2 eta 3an), Laudio futbol taldeko hainbat gazte joango da Lezamara, Athletic taldearen entrenamendua ikusteko eta jokalariekin egoteko.
Horrekin amaiera emango zaio euskara + gazteak + futbola uztartzeko “Euskal Coaching” izeneko programari.
Baina… zer da “Euskal Coaching” hori? Funtsean, ume euskaldunak entrenatzen dituzten entrenatzaile euskaldunei zuzendutako trebakuntza ikastaro moduko bat, hots, saioak euskaraz egiteko prestakuntza.
Ibilbide luzeko kontua izan da berau. Batetik, iazko Euskal Jaian (2009ko urriaren 24an) egin zen prozesu osoaren aurkezpena, Aldaikoerreka aparkalekuko plazan, eta Athleticen hiru belaunaldiko ordezkarien parte hartzearekin: Jose Angel Iribar, Joseba Etxeberria eta Koikili Lertxundi. Arrakastak ito gintuen eta benetako zailtasunak (eta ezinak) izan genituen umeak eta euren gurasoak beren tokietan geldi mantentzeko.
Gerora, udazken osoan zehar eta gainerako atal guztietan bezala Kokili jokalariaren zuzendaritzapean, herriko bost ikastetxeak bisitatu ziren egun ezberdinetan, aldi berean, euskara + teknologia berriak lantzen zituen egun biko ikastaro bat garatzeko. Oso harrera ona baita ere.
Azkenik, arestian esandakoa: Euskal Coaching programa, euskarazko futbol entrenamenduak eta formazioa (teknikak, taktikak, hiztegia…) lortze aldera prestatutakoa. Urtarriletik eta apirila bitartean jardun zuten, 1:30 orduko 12 saiotan, nesken eta mutilen futbol taldeak, denetara 80 gazte. Bai jokalariek, bai entrenatzaileek bai parte hartu duten hiru erakundeek (Laudio Futbol Taldea + Itzarri enpresa + Udaleko Euskara Arloa) oso balorazio ona egin zuten formazio saio hauen inguruan. Euskararen erabileran ere, oso eragin nabaria.
Maiatza 20, 2010
EBPN barne normalizazioa
Iruzkinik ez
Laudio Udalak 2008-2012 bitarterako onartutako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan estrategikoaren barruan, MINTZAGRAMA izeneko proiektu bat garatzen ari da, udal langile batzuen artean.
Irakurri berri osoa blogari.net/laudioibarra