Legazpi: ‘Legazpiko ahotsak’ sarean

Baliabideak, Teknologia berriak, Transmisioa Iruzkinik ez

Burdinola eta Badihardugu elkarteak proiektu berri bat ezagutzera eman dute Legazpin, bi helburu nagusi dituena: herriak duen euskara ondarea jasotzea eta gure aurrekoen bizimodua nolakoa izan zen ezagutaraztea. Horretarako bi baliabide erabili dituzte. Lehenengoa eta garrantzitsuena, adineko legazpiarrak izan dira. Guztira 32 bizilagun elkarrizketatu dituzte proiektu honen barruan, bakoitzaren adierazpenak bideo kamararekin grabatuz. Bigarren baliabidea Internet dugu, bildutako material guztia honen bidez zabalduko dute eta: «Elkarrizketa guztiak antolatu, landu eta digitalizatu ondoren, sarean zintzilikatuko asmoa dugu, herritar guztien eskura egon daitezen», azaldu du Aitziber Otegi, Badihardugu elkarteko partaidea.

Irakurri berri osoa DVn

Legazpi: Hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen ordenantza berria martxan jarriko du Udalak

Baliabideak, EBPN, Hizkuntza-eskubideak Iruzkinik ez

Udalak hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen ordenantza berria jarriko du martxan, hiru esparruetan aplikatuko dena: bere langileen arteko harremanetan, herritarrei eskainitako zerbitzuetan eta gainontzeko administrazioekin mantentzen dituen harreman guztietan.
Ordenantza joan den irailaren 29an onartu zen Plenoan, aldeko 10 botorekin (Udal Gobernua, EAJ, Hamaikabat eta Ezker Batua Berdeak-Aralar) eta kontrako 3 botorekin (PSE eta atxiki gabeko zinegotzia). Udal korporazioaren baiezkoa jaso ondoren, 30 eguneko alegazio epea ireki zen eta denbora horretan ez zuenez erreklamaziorik jaso, dokumentua behin betiko onartua geratu zen.

Irakurri berri osoa DVn

Legazpi: ZingiZangok euskarazko liburuen eta diskoen azoka egingo du Legazpin

Aisialdia, Baliabideak Iruzkinik ez

Herritarrak azokaren prestaketan lagundu dezakete, etxean soberan dituzten euskarazko liburu eta diskoak emanez, gero azokan salgai jartzeko. Hauek Santikutz kalean dagoen Ogi-Berri okindegian utzi daitezke, atzotik aurrera, maiatzaren 18ra arte.

Irakurri berri osoa DVn

Legazpi: Udala 2. Euskara Plana egiten ari da

EBPN barne normalizazioa Iruzkinik ez

Udala bigarren Euskara Plana egiten ari da, 2008-2012 urteei dagokiena. Honek euskararen normalizazioaren bidean, udaletxe barruko funtzionamendua nolakoa izango den zehaztuko du.
Langileek nola egingo duten lan, herritarrak nola hartuko dituzten, hizkuntza paisaia nolakoa izango den edo argitalpen eta ekitaldi publiko bat egin behar denean hartu beharreko hizkuntz irizpideak lantzen ditu nagusiki.

Irakurri berri osoa Diario Vascon

Legazpi: Solicitud para las subvenciones del Ayuntamiento en materia de euskera.

Dirulaguntzak Iruzkinik ez

El Ayuntamiento acaba de publicar en el Boletín Oficial de Gipuzkoa las bases para las subvenciones del presente 2008. Entre ellas, están las correspondientes al área de euskera, donde ya se pueden realizar las correspondientes solicitudes. Las ayudas se dividen en 5 apartados.

Irakurri berri osoa Diario Vascon

Legazpi: Legazpi pone en marcha una nueva edición del proyecto Mintzalaguna

Baliabideak, Irakaskuntza Iruzkinik ez

El servicio de Euskera del Ayuntamiento de Legazpi y el euskaltegi municipal han puesto en marcha este curso también el proyecto Mintzalaguna. Su objetivo es ofrecer la posibilidad de aumentar el conocimiento del idioma e integrarse en la comunidad euskaldun a los vecinos que han alcanzado el segundo nivel de euskera

Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoa eta Diario Vascon