Urtarrila 27, 2011
Baliabideak, Teknologia berriak
Iruzkinik ez
Belen Maiza Ordiziako Udaleko Hezkuntza eta Euskara zinegotziak, atzo, Euskara Zerbitzuaren web orri berriaren aurkezpena plazaratu zuen. «Aspaldiko asmoa zen euskara zerbitzuaren web orria abiane jartzea. Euskara zerbitzuan aldaketak izan ziren eta nahi baino gehiago atzeratu zaigu web orria martxan jartzea», azaldu zuen.
«Egungo informazio iturri berriak erabat garatu eta zabaldu dira gure gizartean eta guk ere, gure txikitasunetik, unibertso zabal horretan egon nahi dugu. Web gune honen helburu nagusia Ordizian euskaraz eta euskararekin lotura duten ekimen guztiak gune jakin batean batzea da», adierazi zuen.
Irakurri berri osoa DV eta Noticias de Gipuzkoan
Abendua 3, 2009
EBPN
Iruzkinik ez
Herritarren parte-hartzea eta berrikuntza bultzatzeko helburuari segida emanez, Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak 2010eko EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari buruzko ideia lehiaketa antolatu du
Irakurri berri osoa Goierriko Hitzan
Maiatza 13, 2009
Aisialdia, EBPN
Iruzkinik ez
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Euskara Biziberri- tzeko Plan Nagusiaren barruan, begirale euskaldunei zuzendutako beste ikastaro bat antolatu du udaberrirako. Helburu nagusia begirale hauek udaleku irekietan hezi- tzaile bezala parte hartzen dutenean haurren artean euskara sustatzen saiatzea izango da.
Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoan
Otsaila 11, 2009
EBPN, Etorkinak
Iruzkinik ez
El Ayuntamiento de Ordizia, dentro del Euskera Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) local, ha organizado un nuevo curso de euskera para inmigrantes, basado en el denominado curso AISA de acogida lingüística.
Irakurri albiste osoa Noticias de Gipuzkoan
Ekaina 25, 2008
Baliabideak
Iruzkinik ez
Zaintzaile euskaldunen zerrenda sortuko du Ordiziako Euskara Zerbitzuak datozen hilabetetan, haurrak, gaixoak edota mendekotasunean dauden pertsonak zaintzeko jendea behar duten herritarrei lana errazteko helburuarekin.
“Askotan gure okindegi, harategi edo ile-apaindegietako leihoetan honelako oharrak topatzen ditugu: Neska euskalduna behar dut haurrak zaintzeko .
Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoan
Ekaina 13, 2008
Lan mundua
Iruzkinik ez
Ordizian lan munduan euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin 25 enpresa ari dira lanean. Denera 361 langile inguru ari dira lan munduan euskara sustatzeko lanean Ordizian.
Guztiek egin dituzte euren euskararen egoeraren diagnostikoa eta planaren diseinua, eta horietatik 22k plangintza martxan dute dagoeneko.
Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoan
Maiatza 23, 2008
EBPN
Iruzkinik ez
ORDIZIA. DV. Ordiziako Udalak iragan otsailean onartu zuen 2008-2012 aldiko Euskara Biziberritzeko Plana (EBPN), Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Diputazioarekin elkarlanean, eta Euskararen Udal Aholku Batzordeko kideek egindako ekarpenak eta iradokizunak jasota. Hurrengo lau urteotan garatuko den plan estrategiko honek, euskararen erabilera bultzatzea du helburu nagusi, euskararen ezagutza eta elikadura ahaztu gabe beti ere. 0Hau da; euskaraz bizi nahi duten herritarrek gero eta aukera gehiago izatea euskara erabiltzeko; eta euskara indartzea, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean. Planean, jadanik aurrera daramatzagun egitasmoak eta ekintzak txertatu ditugu; bai eta berriak ere, leku berezia hartu dutelarik euskara sozializatzea helburu dutenak. Izan ere, Euskara Zerbitzuak lagunarteko testuinguruak jarri nahi ditu martxan: pertsonen arteko harremanetan euskararen presentzia indartu nahi du.Aipatu helburu hori islatuko duen irudia eta leloa lortzeko, hots, 2008-2012 urteen artean garatuko duen euskara biziberritzeko plana (EBPN) irudiz eta leloz janzteko, logotipo eta lelo lehiaketa deitu zuen Euskara Zerbitzuak aurreko apirilean.Guztira 8 lan aurkeztu ziren. Eta horien artetik, Azpeitiko, Eregi Euskara eta Komunikazioa enpresaren lana aukeratu du epaimahaiak.Garbiñe Mendizabalen hitzetan, «EBPNaren helburua, euskararen erabilera sustatzea alegia, ondo islatzen du Eregiren lanak. Gainera, hori ez ezik, aintzat hartu ditugu aurkeztu duten proposamen grafikoaren kalitatea eta berrikuntza eta, baita euskarri ezberdinetan erabiltzeko duen funtzionaltasuna ere»
Irakurri albiste osoa DVn.
Irakurri ere:
hitza – Azpeitiako Eregi enpresaren logoak irabazi du Ordiziako EBPNren lehiaketa