Otsaila 18, 2011
EBPN, Soziolinguistika, Uncategorized
Iruzkinik ez
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2006an abiatu zuen dinamikari jarraituz udaletako hizkuntza-politikak neurtu ditu. Lehen neurketa Euskal Herriko 66 herritan egin zuten eta 2010ean bigarrena. Neurketa berri horretan 113 herritako hizkuntza-politikak aztertu dituzte eta Orio bigarren postuan ageri da.
Irakurri berri osoa karkara.com-en
Azaroa 11, 2010
Baliabideak, Irakaskuntza, Transmisioa
Iruzkinik ez
Herriko hainbat txoko paperez josita ikusi dituzte oriotarrek aurreko egunetan; herrialdeen izenak eta hango hizkuntzak irakur zitezkeen txartel horietan. Baina, zer dela eta hainbeste paper? Bada, Auzoko egitasmoa aurkezteko. Lehiaketa eran egin dute herritarrak programara gerturatzeko edo haren berri jakiteko jokoa eta sariak ere banatu dituzte. 16 urtetik gorakoen artean Shua Larrañagak jaso du Geografia Atlasa eta jolas bat eman diote opari 16 urtetik beherakoetan lehiaketa irabazi duen Leire Manterolari.
Irakurri berri osoa Karkara.com-en
Abendua 10, 2008
Toponimia
Iruzkinik ez
Herriko plano berria argitaratu berri du Orioko Udalak eta buzoi guztietan banatuko du, herriko etxe guztietara zabalduz.
Irakurri berri osoa Noticias de Gipuzkoan
Iraila 2, 2008
Irakaskuntza
Iruzkinik ez
Orioko Udalak, haur, nerabe eta gazteen heziketa prozesua bultzatuko du datozen hiru urteetan. Hori lortzeko heldutasunera iristeko prozesua eta emantzipazioa erraztea helburu duen plana osatuko du.
Orioko Udalak gazteria arloari behar bezalako garrantzia eman nahi dio eta Ametsa gaztelekua martxan bada ere, oraindik arloa garatzeko lan gehiago egin behar dela aitortu du. Horren harira eta Ametsaren irekierarekin bat, Gazteria arloaren aurrekontuak igoera izan du aurten eta 62.200 euro bideratu dira, Udalaren aurrekontu osoaren % 0,70.
Irakurri albiste osoa Noticias de Gipuzkoan.
Maiatza 7, 2008
Transmisioa
Iruzkinik ez
ORIO. Orioko Udalak edadeko oriotarren euskara jasotzeko eta horien euskarazko jardunarekin batera, haiek esandakoa (garai bateko bizimodua, ohiturak, festak…) ere gordetzeko beka deialdia egin du.
Beka lortzen duenak Orioko hamar bizilagun elkarrizketatuko ditu eta bideoz jaso beharko ditu. Elkarrizketatuek esandakoen transkripzioa ere egin beharko da. Hala ere, aurretik, elkarrizketak nori egin eta zertaz Udaleko Euskara Zerbitzuarekin adostu beharko du beka jasotzen duenak. Halaber, ikerketa lana euskaraz egingo da osorik eta originala izan beharko du.
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2008/05/07/vecinos/urola-kosta/d07uro40.1019703.php
Guztia irakurri…